Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 300 igerilari baino gehiago elkartuko dira Donostian abenduaren 29an

300 igerilari baino gehiago elkartuko dira Donostian abenduaren 29an

Euskadiko eta Espainiako taldeez gain, beste lau herrialdetako igerilariak ere izango dira.

2022/12/26
Torneo Natación

Besteak beste, zazpi igerilari olinpikok hartuko dute parte: Gabriel Lopes portugesak, Jessica Vallek eta Marina Garciak, besteak beste; eta nazioarteko hamar igerilarik.

Kultura eta Kirol diputatuak, Mari Jose Telleriak, proba honen balioak azpimarratu ditu,  froga antolatzen urtez urte egin den lana ere goraipatu du.

Parte-hartzaileak hiru modalitatetan lehiatuko dira, 50 eta 100 metro, tximeleta, bizkar, bular eta estilo librean eta 200 estilotan. Atal bakoitzean gizonek eta emakumeek parte hartuko dute, eta igeriketa egokitua ere izango da.

Aurten, 40. Gabonetako Nazioarteko Txapelketa burutuko da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Sari Nagusia. Txapelketa LEN ligan dago (Ligue Européenne de Natation). Donostian izango da, 2022ko abenduaren 29an. Lehiaketa Paco Yoldi igerilekuetan eginen da, 50 metro eta 8 kaletan. 25 metroko igerilekua izanen du berotzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundian egindako aurkezpen-prentsaurrekoan izan dira Mari Jose Telleria, Kultura eta Kirol diputatua; Kevin de Olmo, Easwim Igeriketa Taldeko arduraduna; Maider Redin, ekitaldiaren antolatzailea eta igerilaria; Easo igeriketa elkarteko presidentea, Pepe Alonso; Ana Borrezo, gizarte- eta kirol-proiektuen kudeatzailea eta Noelia Ramajo, Gipuzkoako Igeriketa Federazioko lehendakaria

Oraingoan, Euskadiko eta Espainiako taldeez gain, beste hiru herrialdetako igerilariak izango dira: Portugal, Andorra eta Italia. Halaber, zazpi igerilari olinpikok (Gabriel Lopes, Jessica Vall eta Marina García, besteak beste) eta nazioarteko hamar igerilarik hartuko dute parte.

Lehiakideen zerrendan, aurki ditzakegu Gabriel Lopes Europako Txapelketako brontzezko dominaren garailea, Camila Rebelo portugaldarra, Jessica Vall eta Marina García Tokyo 2021eko partaideak, Richard Oribe Joko Paraolinpikoetan 16 dominaren irabazlea; Andorrako Tomás Lomero, Antonio Mazza eta Christian Polimeno, italiar igeriketako promesak, Iñigo Llopis, Tokioko Joko Paraolinpikoetako zilarrezko domina; Nahia Zudaire, Tokioko Joko Paraolinpikoetako laugarrena; eta Tolosaldea IKTko Nahia Garrido gazteak urrezko bi domina ditu 2022ko Europako Gazteriaren Jaialdi Olinpikoan, 3 marka nazional eta 3 errekor absolutu.

Euskadiko selekzioaren ordezkari gisa, Maider Redin igerilaria (50 metroko Espainiako txapelduna eta 100 metroko txapeldunordea), Ainhoa Martín (400 metroko Espainiako txapeldunordea), Óscar Pascual (50 metroko Espainiako txapelduna), Haritz Elizalde eta Leire Martín (gazteen absolutoan dominalaria) arituko dira.

Honen inguruan, Kultura eta Kirol diputatuak, Mari Jose Telleriak, proba honen balioak azpimarratu ditu eta froga antolatzen urtez urte egin den lana ere goraipatu du.

Euskal Herriko igeriketa-txapelketa garrantzitsuena

Gabonetako Nazioarteko Txapelketa Euskal Herriko igeriketa txapelketarik garrantzitsuena da eta Estatuko garrantzitsuenetako bat. 1983tik egiten da, eta 5.300 igerilarik baino gehiagok hartu dute parte, horietako askok olinpiarrak.

  

3728