4 taldek izango dute aukera Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa kontratua eskuratzeko
4 taldek izango dute aukera Epeleko konpostatze plantaren kudeaketa kontratua eskuratzeko
Lau izan dira GHK-k jaso dituen eskaintzak.
Hauek dira enpresa taldeak:
- SERKOM, Gestión y Sevicio Grupo Moyua S.L y Urbaser S.A
- Cespa Gestión de Residuos, S.A
- Fomento de Construcciones y Contratas, S.A y Serbitzu Elkartea, S.L
- UTE Biomasa del Guadalquivir-Purines Almazán
Epeleko Plantak urtean 10.000 bio-hondakin tonari emango dio tratamendu, Gipuzkoan sortutako bio-hondakinaren heren inguru. 10.000 bio-hondakin tona hauen bitartez, 4.000 eta 5.000 tona konpost artean lortu dira. Gainera, 9 lanpostu sortuko ditu.
Kontratuak lau urteko epea izango du, bi urteko luzapenarekin gehienez. Kontratuaren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 4,9 milioi eurokoa da. Tratatutako tona bakoitzaren kostua gehienez 23 eurokoa izango da.
Epeleko Plantak kalitate goreneko konposta fabrikatuko du (A kalitatea), nekazaritzan ongarri gisa erabiltzeko, lorategi publikoak ongarriztatzeko, narriatutako lurrak berritzeko, azalerak berreskuratzeko, soropila jartzeko lurra prestatzeko, eta abar.
Horrela, Bergarako plantari esker, Gipuzkoak esportatzen duen materia organikoaren kantitatea nabarmen gutxituko da, egun Funesera eta Caparrosora (Nafarroa) eta Itsasura (Iparralde) esportatzen baita.
1588