Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea 60 haurrek “benetako besarkadak” behar dituzte Gipuzkoan

60 haurrek “benetako besarkadak” behar dituzte Gipuzkoan

Aldundiak bere kanpaina aurkeztu du harrera familia gehiago lortzeko. Sare sozialetan spot bat zabaldu da, webgune bat martxan jarri eta hitzaldi informatiboak egingo dira zenbait herritan

Gipuzkoako Foru Aldundiak “Benetako besarkadak” kanpaina berria aurkeztu du harrera familia gehiago lortzeko, babes beharrean dauden 60 haur eta nerabe, modu solidarioan, beraien etxean har ditzaten. Kanpainaren goiburuak adierazi nahi du zein garrantzitsua den haur batentzako norbait ondoan izatea, maitasuna, hurbiltasuna eta konpromisoa emango dizkiona. Hala, “Benetako besarkadak” lemapean, batetik, 40 segunduko spot bat egin dute, bi astetan zehar sare sozialetan zabalduko dena. Eta, bestetik, web orri bat jarri dute martxan, benetakobesarkadak.eus, jendeak jakin dezan zer den harrera familia izatea. Horrekin batera hitzaldi informatiboak egingo dira Gipuzkoako zenbait herritan, hala nola, Arrasate (gaur arratsaldean), Beasain, Tolosa, Irun, Eibar, Zarautz, Donostia eta Zumarragan. Hitzaldi gehienak, hala ere, azarotik otsaila bitarte izango dira. 

  

1591