65 zordunek eta 167 milioi euroko zorrak osatzen dute Gipuzkoako Ogasunaren zordun handien zerrenda
65 zordunek eta 167 milioi euroko zorrak osatzen dute Gipuzkoako Ogasunaren zordun handien zerrenda
Foru erakundeak lurraldean Ogasunarekin milioi bat euro baino gehiagoko zorra dutenen bigarren zerrenda plazaratu du
Gipuzkoako foru Ogasunak gaur plazaratu du bere zordun handien bigarren zerrenda, 65 subjektu eta 167 milioi euroko zorra jasotzen duen erregistroa. Zehazki, zerrendan 2016ko abenduaren 31an milioi bat euro baino gehiagoko zorra zutenen identifikazioak jasotzen dira. Aurreko zerrendarekiko, pasa den urteko irailean argitaratu zena, zazpi zergadun berri sartu dira, 20 milioi euroko zorrarekin, eta lau irten, bost milioi euro zor zituztenak.
Zerrenda Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan kontsultatu daiteke, www.gfaegoitza.eus estekan. Izen hauen plazaratzea foru erakundearen iruzurraren aurkako estrategiaren testuinguruan kokatzen da, eta gaizki ikusiak dauden jokaerak publiko eginez gizartearen gaitzespena lortzea du xede. Beste era batera esanda, foru Ogasunaren helburua zerrenda kaleratuta pedagogia egitea da zerga betebeharrak borondatez betetzearen inguruan eta, era honetara, gizartearen gaitzespena lortu eta zerga iruzurraren aldeko jarrerak eragotzi.
Gaur argitaratu den listak 2016ko abenduaren 31n Ogasunari milioi bat euro baino gehiago zor diotenen identifikazioak jasoko ditu, borondatezko epean egindako eta atzeratutako, zatikatutako eta bertan behera utzitako ordainketak salbu. Araudiaren arabera, datorren urtean berrituko da zerrenda, eta erreferentzia eguna publikazio aurtengo abenduaren 31 izango da. Argazkia urtero berrituko da. Egun horretatik aurrera hasi eta egindako ekintzek ez dute eraginik zerrendaren argitalpenean.
Zerrendan sartzeko proposamena zordunari jakinarazten zaio, eta honek 10 egun ditu alegazioak aurkezteko. Epe honen ostean, informazioa publiko egiteko akordioa ematen da. Datuen argitalpena euskarri elektronikoetan egiten da eta hiru hilabetez egoten da ikusgai. Gainera, beharrezko neurriak hartzen dira Interneteko bilatzaileak informazio honetara hel ez daitezen.
2333