Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea A-15 autobidea erabat itxiko da datorren astearte gauean

A-15 autobidea erabat itxiko da datorren astearte gauean

Autobidea bi noranzkoetan itxiko dute, azaroaren 10eko 22:00etatik azaroaren 11ko 06:00etara.

2020/11/06

Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, San Lorentzo eta Belabieta tuneletan egin beharreko egokitzapen lanak direla eta, A-15 autobidea itxi beharko dute bi noranzkoetan. Andoainerako noranzkoan, Berastegiko lotunetik egingo da mozketa, eta Iruñerako noranzkoan, Sorabillako lotunetik (Andoain). Itxiera gaueko ordutegian egingo da, azaroaren 10eko 22:00etatik azaroaren 11ko 06:00etara.

          Andoainerako noranzkoan itxita egongo denez, A-15eko erabiltzaileek by-pass moduan zirkulatu beharko dute Berastegiko lotunean, GI-2130 errepidetik Tolosaraino, eta han N-1 errepidean sartu ahal izango dira. Azkenik, A-15era itzuli ahal izango dira Sorabillako lotunetik.

Nafarroako norazkoan,  A-15 autobideko erabiltzaileek, Sorabillako lotunean biratu beharko dute, N-I errepidera sartu, eta, ondoren, GI-2130 errepidera, Tolosatik eta Ibarratik. Ondoren, A-15era itzuli ahal izango dira Berastegiko lotunean.

Ibilbide luzeko ibilbideetarako, N-I errepidea gomendatzen da Altsasuraino, eta A-10etik (sakanako autobiatik) Irurtzuneraino.

 

GI-2620

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundia Olandixoko tunela ixteko sistemak hobetzen ari da, Arrasaten. Aurreikusitako zereginak gauzatzeak berekin dakar GI-2620 errepidea erabat etetea Mugarrietako biribilgunearen eta Markuleteko biribilgunearen artean. Itxiera gaueko ordutegian egingo da, azaroaren 9ko 22:00etatik azaroaren 10eko 06:00etara.

Ibilbide alternatibo gisa, Mugarrieta eta Markulete biribilguneen arteko GI-2620 errepidearen zeharbide zaharra erabiltzea gomendatzen da.

  

1570