Abian da dagoeneko Merkatu Soziala, Euskadin kontsumo arduratsua sustatzeko app berria
Abian da dagoeneko Merkatu Soziala, Euskadin kontsumo arduratsua sustatzeko app berria
Euskadiko merkatu soziala osatzen duten 115 ekimen baina gehiago biltzen ditu mugikorrerako aplikazioak REAS Euskadi eta Olatukoop-ek, Foru Aldundiko Lankidetza departamentuaren laguntzarekin
sortutako mugikorrerako aplikazio berri honek euskal kontsumitzaileei merkatu sozialera sarbidea erraztuko die. Zer eskaintzen du aplikazio honek? Zure mugikorrean honakoa izango duzu:
● Erakundeak: une oro, gure lurraldeko merkatu sozialera batzen ari diren iniziatibei buruzko informazioa eskura izango duzu, eta nor diren eta non dauden jakin ahal izango duzu.
● Produktu eta zerbitzuak: gure inguruko eskaintza ezagutzeko aukera izango duzu, baita zer kontsumo aukera dauden ere.
● Albisteak, ekimenak eta eskaerak : merkatuko berriak jasoko dituzu, zenbait ekimen zure egutegiarekin sinkronizatzeko aukera izango duzu, eta horietako batzuetan ere izena eman ahal izango duzu.
App-ak mapa interaktibo bat du, eta bertan erakundeak geolokalizatuak agertzeaz gain, jarduera-sektorearen arabera hautatu ditzakezu. Halaber, entitateak ere zerrendatuta ikus daitezke. Bestalde, berrietarako gune bat sortu dugu; bertan REAS Euskadik eta Olatukoop-ek eta erakundeek merkatu sozialaren albisteak igo ditzakete. Horretaz gain, ekimenak zein eskaerak partekatu ditzakete. Euskadiko Merkatu Soziala denen artean eraikitzen dugu. Probatu eta kontsumitu modu arduratsu batean. Laster eskuragarri egongo da Google Play eta App Store -n. Informazio gehiago Merkatu Soziala webgunean.
1742