Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Abian da Turislan, turismoaren sektoreko enplegu eskaintzak biltzen dituen azoka

Abian da Turislan, turismoaren sektoreko enplegu eskaintzak biltzen dituen azoka

Azokan 65 erakusketarik parte hartzen dute, 2014 curriculum jaso dira, eta 20 hitzaldi emango dira.

Azokan 65 erakusketarik parte hartzen dute, 2014 curriculum jaso dira, eta 20 hitzaldi emango dira prestakuntzari eta helmuga arduratsu baten eraikuntzari buruz.

Denis Itxasok -Kultura eta Turismo diputatua- eta Ficobako presidenteak eta Irungo alkateak inauguratu dute gaur Turislan, Gipuzkoako Turismoko Enplegu Azoka, zeina Ficobarekin lankidetzan egingo den, gaur eta bihar, kalitatezko enplegua sortu, sektorea profesionalizatu eta helmugaren kalitatea hobetzeko.

Enplegu Azoka Aste Santuan hasten den goi denboraldiko kontratazioen atarikoa izango da. Batetik, topagune izan nahi du lan bila ari diren pertsonentzat eta turismo sektorean askotariko profilen bila ari diren enpresentzat; bestetik, plataforma izan nahi du turismoari lotutako ikasketak egin eta lehen lanpostuaren bila ari diren pertsonentzat, sektorean nolako garapen profesionala izan dezaketen ezagutu nahi dutenentzat edo orientazio bila dabiltzan ekintzaileentzat. Gainera, turismoaren sektorearentzat interesekoak diren gai nagusien inguruko eztabaida sortzeko eta ezagutzak trukatzeko aukera ere emango du azokak. 

Turislanen parte hartzen duten enpresa batzuek bete beharreko lanpostuak izango dituzte; beste batzuek, berriz, etorkizuneko beharretarako lan poltsak osatzeko hautagai posibleak ezagutu nahi dituzte.  Azokan parte hartzen dute, halaber, turismoaren sektorearekin lotutako proiektu profesionalak dituzten enpresek, hain zuzen, lankidetza bideak zabaltzeko eta iritziak trukatzeko beren proiektuak ezagutzera eman nahi dituztenek. Guztira 2014 curriculum jaso dira.

Azokan 65 erakusketarik parte hartuko dute, Gipuzkoako azpisektore turistiko desberdinetakoak.  Sektoreka, erakusketari gehienak (20) hotel eta ostatuen sektorekoak dira; 3 prestakuntza sektorekoak; 5 enplegu sektorekoak; 10 agentziak dira; 7 zerbitzu laguntzaileak; 7 baliabide turistiko eta ekitaldiak; 6 ostalaritza eta merkataritza sektorekoak; eta 5 marketin eta kudeaketa sektorekoak. Azokan bertan, erakusketariek espazio bereiziak izango dituzte hautagaiei elkarrizketa pertsonalak giro lasaiago batean egiteko.

Lanbidek homologatutako lau bulegok ere parte hartu dute, lan bitartekari gisa. Horrela, urtarrilaren 8tik otsailaren 18ra 200 lanpostu eskaintzatik gora jaso eta argitaratu dira webgunean, eta 2015 curriculum jaso dira.  Edonola ere, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea, eta azokan bertan entregatu daiteke curriculuma, bertan dauden erakusmahaietako edozeinetan. Azokan bertan, erakusketariek espazio bereiziak izango dituzte hautagaiei elkarrizketa pertsonalak giro lasaiago batean egiteko.Iaz, Turislanen 120 kontratu itxi ziren.

Lan-bilaketa aktiborako gaitasuna hobetzeko, azokak 20 hitzaldiz osatutako programa osagarri bat du. Hitzaldi horiek topaketarako, hausnarketarako eta sinergiak sortzeko foro izatea dute xede. Aurtengo programan bertako nahiz nazio mailako sektore turistikoko hainbat profesionalek parte hartzen dute. Otsailaren 26an, Turislanek ateak zabaldu eta berehala, Gorka Atorrasagastik eta Room Mate Group-eko bere taldeak hasiera emango diote hitzaldi programari. Azalduko dute nola iritsi den Room Mate Euskadira, eta zein diren bere negozio ereduaren ezaugarriak. Ondoren, eta Ostalaritza Elkartearen laguntzari esker, Domenec Bioscak kudeaketari lotutako erantzukizunak dituzten langileei zuzendutako hitzaldia eskainiko du. Izenburua hau da: «Zergatik lortzen dute arrakasta zuzendari batzuk eta beste batzuk ez?». Bere hitzaldiarekin, irakasle eta aholkulari turistiko kataluniarrak turismoaren arloko enpresak eta ETEak arrakastaz kudeatzeko hainbat aholku eta gako emango ditu.  Domenec Biosca Turismo Enpresen Zuzendari eta Adituen Elkarteko presidentea da, eta helmuga turistikoen kudeaketari buruzko 26 liburu idatzi ditu.

Denis Itxaso pozik azaldu da lehen azoka honetan sektorearen aldetik zein lan bila dabiltzan pertsonen aldetik izan duen  erantzunagatik, eta esperientzia honek arrakasta izatea espero duela adierazi du.

Azokaren ordutegia: Otsailaren 26an 9.30etik 14.00etara eta 15.30etik 17.30era, eta otsailaren 27an 9.30etik 14.00etara. Euskotrenen geltokia han bertan dago.

http://turislan.ficoba.org/solicitud.asp?lng=es

  

1358