Adinberriren xehetasunak, Jaurlaritzarekin bileran
Adinberriren xehetasunak, Jaurlaritzarekin bileran
Markel Olano diputatu nagusiak Adinberri proiektua aurkeztu die Darpon eta Artolazabal sailburuei.
2018/03/19
Markel Olano diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Adinberri proiektua aurkeztu diete Jon Darpon Osasun sailburuari eta Beatriz Artolazabal, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari.
Pasaiako Zahartzaroaren erreferentziazko Adinberri zentroak 4.747 metro koadroko azalera hartuko du, eta 15.000 metro koadro inguruko eraikina izango da. 100 gela izango ditu, adinekoei zuzendutako zaintzapeko 20 apartamentu, eta baita eguneko zentroa ere. Horrez gain, bertan egongo da zahartzaroaren inguruko ikerketa eta berrikuntza unitatea ere.
1435