Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin
Adineko egoiliar bat hil da azken orduetan COVID-19rekin
Azken orduetan, zazpi egoiliarrek positibo eman dute egindako PCR proben ostean.
Eider Mendoza foru bozeramaileak jakinarazi duenez, COVID-19an positibo eman zuen adineko pertsona bat hil da azken orduetan, Errenteriako Jesusen Bihotza zentroan bizi zena. Gaur goizean prentsaurrekoan emandako informazioaren ondoren, bozeramaileak Gipuzkoako adinekoen egoitzetako egoerari buruzko datuak eguneratu ditu, eta adierazi du, azken orduetan, bi lagunek positibo eman dutela Errenteriako Jesus Bihotza zentroan egindako PCR probetan, eta bostek Hernaniko Santa Maria Magdalenan.
Egun, bost dira COVID-19 kasu aktiboak dituzten egoitzak: Donostiako Hermano Garate – San Ignacio (2), Hernaniko Santa Maria Magdalena (39), Errenteriako Jesusen Bihotza (17), Donostiako Alai-Etxe (8) eta Donostiako Zorroaga (1). Beraz, 67 COVID-19 kasu aktibo daude adinekoen egoitza-zentroen erabiltzaileen artean, hiruk jada gainditu dute gaixotasuna, eta zazpi hil dira abuztuaren 11n lehen positibo atzeman zenetik. Gipuzkoako egoitza-sareak 65 zentro ditu guztira, eta 5.425 leku adinekoak artatzeko.
1598