Adinekoei etxean ematen zaien arreta nola hobetu aztertuko da mintegi batean
Adinekoei etxean ematen zaien arreta nola hobetu aztertuko da mintegi batean
Gipuzkoako Foru Aldundiak Deustuko Unibertsitatearekin batera mintegi sozial bat antolatu du, udaletako eta Gizarte Politiketako teknikarien parte-hartzearekin.
Gaur, azaroak 4, egin da Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak adineko pertsonei etxean ematen zaien arreta aztertzeko eta horri buruz hausnartzeko antolatutako mintegi sozialeko hiru saioetatik lehena. Horrela, lau orduko hiru saiotan (azaroaren 11n eta 18an izango dute jarraipena Deustuko Unibertsitatean), arretaren etorkizuna ingurunean bertan landuko da, etxeko arreta ereduari buruzko hausnarketa partekatu baten bidez, egungo egoeraren diagnostikotik eta udalen errealitate desberdinetatik abiatuta.
Mintegian parte hartu dute EUDELeko teknikariek, udaletako, Adinberriko, eta Gizarte Politikako Departamentuko ordezkari eta teknikoek, eta etxean arreta zerbitzuak ematen dituzten enpresetako kideek. Mintegi hau Gizarte Politikako departamentuak aktibatutako Agenda 2020>2030 estrategiaren baitan kokatzen da. Estrategia horren helburua da elkarrekin sortutako eta partekatutako ibilbide orri bat finkatzea, etorkizuneko gizarte politiketarako trantsizioa burutzeko.
Mintegia abiatu da hasierako diagnostiko batekin, eta, horren bidez aztertu dira lurralde estaldura, arretaren intentsitatea, itxarote zerrendak, larrialdietako arreta, prestazioen zenbatekoak eta koordinazioa. Alderdi horiek landutakoan, hurrengo saioetan planteatuko dira identifikatutako gabeziei aurre egiteko jarduerak, partekatuko dira tokiko esperientziak eta zabal daitezkeen jardunbide egokiak, eta beharrezkoak diren zerbitzuak identifikatuko dira, familien eskariak edo profesionalen esperientziak oinarri hartuta.
1554