Adinekoen egoitzetan egoiliarren artean positiborik gabe jarraitzen dute
Adinekoen egoitzetan egoiliarren artean positiborik gabe jarraitzen dute
Zaharrentzako arreta sarean bi langile gehiagok eman dute positibo eta adingabekoentzako baliabideetan, berriz, COVID-19 kasurik gabe geratu dira.
Asteartero bezala, COVID-19 gaitza lurraldeko egoitza sarean izaten ari den bilakaerari buruzko datuak plazaratu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gizarte Politiketako departamentuak jasotako zifren arabera, hauxe litzateke foru erakundeak kudeatutako zerbitzu sozialen azken ordukoa:
- Gizarte inklusiorako sareak kasu positiborik gabe jarraitzen du. Sare honetan 54 baliabide ditu Aldundiak, 225 egoitza plaza eta 192 etxebizitza plazarekin.
- Ez dago positiborik, ezta ere, adingabekoen arretara zuzendutako egoitza zerbitzuetan, PCR testean positibo eman zuten sei pertsonek dagoeneko gaixotasuna gainditu ondoren. Sare honetan 400 adingaberi ematen zaio arreta.
- Zaharren egoitzei dagokienez, egoiliarren artean positiborik izan gabe jarraitzen dute. Aldi berean, 8 langilek gaitzaren diagnosian positibo dute; beraz, joan den astean baino bi positibo gehiago daude egoitzetan lanean diharduten langile guztien artean.
Gizarte Politikako departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun departamentuarekin etengabeko kontaktuan, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du, birusaren hedapena denbora errealean zaintzea eta gizarte baliabide eta zerbitzuak indartzea helburu.
Foru Aldundiak, beste behin ere, osasun neurriak zorrotz jarraitzera dei egin nahi du, maskara beti erabiliz, hori delako COVID-19aren aurrean norbere burua eta gainontzekoak babesteko neurri eraginkorrena.
1453