Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Lehenengo Karlistaldian idatziak

Lehenengo Karlistaldian idatziak

Agosti Xaho idazlearenak

2019/06/12

Zumalakarregi Museoak, Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroarekin elkarlanean, Agosti Xaho idazlearen bi testu argitaratzen ditu, Lehenengo Karlistaldian idatziak eta beraiei buruzko iritzi interesgarriak eskaintzen dituztenak: Escritos sobre la Primera Guerra Carlista: Palabras de un vasco. Viaje a Navarra.

Lehena, Paroles d’un Biskaïen Parisen 1834.ean argitaratutako testu laburra da eta euskaldunen askatasunaren aldeko borroka aldarrikatzen du, Karlistaldiaren sakoneko arrazoiak ulertzeko.

Bigarrena, Euskal Herriari buruzko eleberri erromantikoaren gailurra da, Voyage en Navarre pendant l´insurrection des Basques (1830-1835), Parisen 1836.ean argitaratua. Bertan Karlistaldi bete betean Nafarroara egindako bidaia kontatzen du, Tomas Zumalakarregiren irudi erromantikoa eskainiz.

Pertsonaia eztabaidatsua, Xaho oraindik gutxi ezagutzen den idazle, filosofo, hizkuntzalari,  kazetari eta politikaria izan zen. Bere lanera gerturatzeko aukera aproposa da gure argitalpen hau.

Liburua hau elebiduna da, egilearen jatorrizko frantsesa eta gaztelerara Justo Garate eta Rafael Galarzaren itzulpenak biltzen ditu. Edizioa Agosti Xahori buruzko aditua den Patri Urkizuren sarrera aberats batek osatzen du.

Argitalpena Reno eta Ormaiztegiren arteko elkarlanaren bigarren emaitza da, izan ere, 2015ean Frederick Henningsenen The Most Striking Events of a Twelvemonth’s Campaign with Zumalacarregui in Navarre and the Basque Provinces argitaratu baigenuen.

Ildo honekin Tomas Zumalakarregiren figura nazioartean ezagutarazteko bide bat  irekitzen ari gara, aldi berean Euskal Herriaren historiaren difusioa ere zabalduz.

KAFE-TERTULIA

Zumalakarregi Museoak Nevadako Unibertsitatearekin elkarlanean Escritos sobre la primera guerra carlista J. Augustin Chao (2019) publikazioaren inguruko tertulia. Bertan, liburua aurkezteaz gain, Xahoren bizitza eta egindako lana aztertuko da. 

Lekua, data eta ordua:

Zumalakarregi Museoa, ekainak14, ostirala, 19:00tan

Partaideak:

· Xabier Irujo, Nevadako unibertsitatean irakasle eta euskal ikasketen arduraduna
· Patri Urkizu, idazlea
· Mikel Alberdi, Museoko dokumentazio zentroko arduraduna

Aurrez izena emanda. Doako sarrera

  

2041