Gipuzkoa Coopera-k emaitzak ditu Perun ere Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolaren bidez
Gipuzkoa Coopera-k emaitzak ditu Perun ere Zarauzko Aiala Ostalaritza Eskolaren bidez
Aialak gazteentzako jantoki sozial bat abiarazi eta kudeatuko du
San Martin: «Gipuzkoa Coopera-rekin lanean ari gara herritarrek, gure enpresek eta eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek oro har inplikazio aktiboago bat izan dezaten guztiona den zeregin batean: mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzea».
Ekimen honen kostea 150.000 eurokoa da. Aldundiak 25.000 euro jartzen ditu, Karlos Argiñano eta Luisi Amestoi senar-emazteak beste hainbeste eta Gaston Acurio suldariak beste hainbeste. Gainontzekoa, Pachacutec Fundazioak jartzen du. Jantokiak 1.200 ikasleri emango dio gosaria.
Fernando San Martin Kooperazioko zuzendariak eta Raúl González Aiala Ostalaritza Eskolako zuzendariak lankidetza proiektua aurkeztu dute Gipuzkoa Coopera-ren markoan. Proiektua Aiala ostalaritza eskolak darama Peruko Pachacútec aldean, Callaoko Apezpikutzarekin batera. Prentsaurrekoan, orobat izan da Kelly Florcita Santa Cruz, Karlos Argiñano hotel-jatetxearen beka bat jaso duena espezializazio bat egiteko, sari gisa Pachacútec-eko espediente akademiko onena izateagatik bere promozioan.
Gipuzkoa Coopera Aldundiak 2017an abiarazitako proiektu bat da, xede duena Garapenerako Lankidetza sustatzea, lankidetzan ohikoak ez diren baina Gipuzkoan eta kanpoan ongi errotuak dauden erakundeetara zabalduz. Horietako bat Aiala Ostalaritza Eskolak garatzen duena da.
Callaoko Apezpikutzak kanpus bat sortu du Pachacutec-ek -Amerika Latinoko pobrezia tasa larrienetako bat duen eremua; bertan, helduen % 80 langabezian dago-, hartara kalitatezko hezkuntza eta balioetan oinarritutako prestakuntza emateko, bertakoak eragileak izan daitezen beren garapenean. Santos Toledano sentikortasun sozial handia duen espainiar pilotuaren partaidetza eta konpromisoa lagun, Callaoko Apezpikutzak Peruko Gobernuari aurkeztu zion proiektua, eta hark 200 hektarea esleitu zizkion. Pachacútec Fundazioaren bidez, 2004an zabaldu zituen ateak Pachacútec-eko eta arriskuko beste eremu batzuetako ume eta gazteak hartzeko.
Egun, eta Pachacutec Fundazioari esker, ikasketa zentro bat eraiki da, 1.100 ikasle hartzen dituena gutxi gorabehera, urtean zehar antolatzen diren iraupen laburreko moduluetan parte hartzen dutenez gain. Azken horietakoa da, adibidez, Okintza eta Gozogintza ikastaroa. Orobat, zenbait zerbitzu ematen dira: haurtzaindegia, kafetegia, liburutegi komunitarioa, erabilera askoko aretoa (auditorioa), mediku zentroa eta kirol eremua.
Aiala ostalaritza eskolak izan du jangela soziala egin eta kudeatzeko ardura, betiere Pachacutec Fundazioaren prestakuntza eta gizarteratze proiektuaren eskemaren barruan. Jangela sozial horretan, bermatzen da ikasleen egunean otordu bat egingo dutela gutxienez, eguneko nutrizio ekarpen nahikoekin.
Ekimen honen kostea 150.000 eurokoa da. Aldundiak 25.000 euro jartzen ditu, Karlos Argiñano eta Luisi Amestoi senar-emazteak beste hainbeste eta Gaston Acurio suldariak beste hainbeste. Gainontzekoa, Pachacutec Fundazioak jartzen du. Jantokiak 1.200 ikasleri emango dio gosari notritiboa. “Gose den sabel batek ezin baitu ikasi”, esan du Raúl Gonzalezek. Jantokia prest egongo da 2019ko otsailan.
Kooperazioko zuzendariak esan duenez, «Gipuzkoa Coopera-rekin lanean ari gara herritarrek, gure enpresek eta eragile ekonomiko, sozial eta kulturalek oro har inplikazio aktiboago bat izan dezaten guztiona den zeregin batean: mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzea».
Pachacútec
Pachacútec edo Pueblo Nuevo de Pachacútec Ventanillako barrutian dagoen asentamendu bat da, Callaoko probintzian. Bertan, 200.000 bat lagun bizi dira, gehienak Lima inguruko mendilerroetatik datozenak. Nuevo Pachacútec, Lima hiritik 39 kilometrora ipar-mendebalde aldera, 1999an jaio zen gobernuaren ekimenez. Helburua zen muturreko pobrezian zeunden familien gizarteratzea eta garapen soziala sustatzea. Ideia izan zen hiriguneetako milaka lagun mugiaraztea, bertan ezinezkoa baitzen etxebizitza duin bat edukitzea, eremu huts batera, bertan herritarrek bizimodu egokiago bat has zezaten.
Baina lurraren gogorra, argia, ura eta oinarrizko zerbitzurik eza, eta azpiegitura gabezia zirela eta, ezinezkoa izan zen asmo hori betetzea, eta egun ere oso zaila da asentamendu prekario horrek aurrera egitea. Pachacutec-ek jarraitzen du izaten, gaur ere, Amerika Latinoko eremu txiroenetako bat.
Gipuzkoa Coopera
Proiektu hau Gipuzkoa Coopera ekimenaren parte da, eta horri esker Gipuzkoako sei erakunde ospetsu, artea, kultura, zientzia, kirola eta gastronomiaren arlokoak -Karlos Argiñanoren Aiala ostalaritza eskola, Kukai Dantza Taldea, Tabakalera, Physics Center, Real Sociedad Fundazioa eta Zinemaldia-, bakoitza bere lankidetza proiektua garatzen ari da.
Ekimen honen bidez, Foru Aldundiak Gipuzkoako gizartera zabaldu nahi du garapenerako lankidetzan elkarrekin lan egiteko erantzukizuna eta aukera. “Laguntza eta elkartasun premiak gero eta handiagoak direnez, eta gizartearen zati garrantzitsu bat modu aktiboagoan parte hartzeko aukera eskatzen ari denez, komenigarritzat jo da beste pauso bat ematea Gipuzkoa osora zabaltzeko lankidetza. Gipuzkoa Coopera ekimenari esker, herritarrak, gure enpresak, eta ekonomia, gizarte eta kultura arloko eragileak gehiago inplikatzea lortu dugu, guztion zeregina baita mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa sortzea», azaldu du itxasok.
Helburua da garapenerako lankidetza modu poliedrikoan lantzea, eta lankidetza horretatik ateratzea beren ingurunean aldaketak eragiteko gai diren pertsonak eta entitateak.
2128