Lehen diputatu nagusiordea Udaletxeko balkoian egon da alardea ikusten, eta jaietan berdintasuna eta elkarbizitza izatea defendatu du
Lehen diputatu nagusiordea Udaletxeko balkoian egon da alardea ikusten, eta jaietan berdintasuna eta elkarbizitza izatea defendatu du
Lehen diputatu nagusiordea Udaletxeko balkoian egon da alardea ikusten, eta jaietan berdintasuna eta elkarbizitza izatea defendatu du
Denis Itxasok naturaltasuna eta elkarbizitza ekartzera animatu ditu irundar gazteak, jaian tradizioa eta partaidetza bateragarri izan daitezen.
Denis Itxasok naturaltasuna eta elkarbizitza ekartzera animatu ditu irundar gazteak, jaian tradizioa eta partaidetza bateragarri izan daitezen.
Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordea Irunera joan da gaur, goiz-goizetik alardea ikustera. Itxaso iaz ere izan zen sanmartzialetan, eta aurten desfileak Udaletxeko balkoitik ikustea erabaki du. Foru erakundearen ordezkariak bi desfileekin gozatu du, eta adierazi du: “kontua ez da Irunera inor inori lekzioak ematera etortzea; aitzitik, umiltasun osoz gatoz, festaz gozatzeko aukera naturaltasunez eta normaltasunez ikus dadin laguntzera, berdintasuna eta festetan elkarbizitzea guztiz bateragarri baitira”. Itsasok balioan jarri nahi izan du “azken urteotan eman diren urrats garrantzitsuak, tolerantzia maila handiagoetara eta berdintasunezko elkarbizitza sendoagora iristeko. Oraindik biea egiteko badugun arren, botila erdi beteta ikusi nahi dut”.
“Irungo gazteek, neska eta mutilek, dute, hein handi batean, jaietako elkarbizitzarekin zerikusia duen guztiaren giltzarri nagusia. Belaunaldi gazteak begiratu irekiagoarekin hurbiltzen ari dira alardeetara, eta horrek lagunduko du Alardea bizitzeko era desberdinak egoera etorkizunean modu desdramatizatuagoan ikusten. Nolanahi ere, berdintasuna oinarrizko balioa da –esan du-, pertsona guztiek eskubide berdinak dituztela aitortzea oinarrizko irizpidea da pertsonaren duintasuna bermatzeko, eta errespetua justiziari lotutako oinarrizko printzipioa da. Ildo horretan, azpimarratu behar da tentsioa eta konfrontazioa nabarmen gutxiko direla Irungo Alardean eta, zorionez, elkarbizitza eta jai giroa direla nagusi”.
“Izan ere, Alardea sentimendu sakona da Irungo herritarrentzat, beraien nortasunaren zati bat, eta, normala denez, gizonezkoek eta emakumezkoek, denek, parte hartu nahi dute. Eskubide hori eztabaidan eta zalantzan jarri da eta jartzen da gaur egun ere. Zorionez, gainditu dira iraganeko elkarbizitza arazoak eta festak modu baketsuan jarraitzen du aurrera, baina, hala ere, berdintasunaren eta integrazioaren bidean aurrera egiteko urrats gehiago egin behar dira".
Itxasoren iritziz, “Alardea ondo ezagutu eta asko maitatzen dutenen eskutik etorriko da konponbidea, hau da, Irungo herritarren eskutik. Bakarrik propiotzat hartzen den bideak gainditu ditzake gaur egun dauden gabeziak eta babestu dezake denona den sentimendu bat, berdintasuna eta nortasuna bateragarri egiteko tresna gisa erabilita”.
Azkenik, diputatu nagusiordeak esan duenez “akordio batera iritsiko bagara, Irun eta bere festa maitatzen dutenek ireki behar dute elkarrizketarako bidea, adostutako edozein konponbidek egungo egoera hobetu dezan, elkarbizitza eta berdintasuna bultzatzeko, eta festa eta hiria kanpoaldera proiektatzeko. Elkarri entzuteko eta elkarrizketa bultzatzeko espazioak ireki behar dira, ezinbestekoak baitira aurrera egin ahal izateko eta esparru berri bat ezartzeko; izan ere, gizarteak eta erakundeek ahaleginak egin behar dituzte jai eder hori, Alardea, herritar guztien balioak eta sentimenduak ospatzeko ekitaldi bat izan dadin.
1932