Aldundia, EMAk Porton egindako adierazpen politikoaren sinaduran
Aldundia, EMAk Porton egindako adierazpen politikoaren sinaduran
Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatu Rafaela Romerok parte hartu du Portugalgo Porto hirian, azaroaren 11n eta 12an, egin den European Metropolitan Authorities (EMA) sarearen urteko foroan, eta, halaber, topaketa horren sinadura politikoan parte hartu du, klima-neutraltasunean politika aktibo baten aldeko ekintza berritzaileak ezartzeko funtsezko eragile gisa metropolialdeek duten zeregina balioan jartzeko
Romero diputatuak «Mugikortasun berde eta adimenduna» izeneko lantaldean parte hartu du. Bertan, pandemiak mugikortasunaren arloan izan dituen ondorioak eta hiri-mugikortasuneko politiken bitartez datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak aztertu dira. «Foro honek aukera eman digu gure mugikortasun-politikak alderatzeko foroan dauden Europako beste metropolialdeen politikekin, eta esan nahi dut guztiek interesgarritzat jo dutela gure garraio publikoaren sistema. Bereziki, MUGI sistema, ordainbide gisa eta horri lotutako deskontu-sistema gisa duen interesagatik».
"Nola bultzatu klima-neutraltasuna metropolialdeetan: berdea, adimenduna eta erresilientea" izenburupean, gizarte inklusioa eta zerbitzuetarako sarbidea ahalbidetzen duen gizarte moderno gisa aurre egin beharreko erronkei heldu zaie edizio honetan, eta, halaber, egungo osasun krisiak agerian utzi duen desberdintasun-arrakala izugarria aztertu da.
Ildo horretan, Rafaela Romero diputatuak adierazi duenez, «gure herriek eta hiriek ekitate eta eraginkortasun politiken arteko elkarrizketaren agertokia izan behar dute. Kohesio soziala eta herritarren bizi-kalitatea bermatuko dituzten eraldaketak gauzatu behar ditugu, pandemiarekin inoiz baino gehiago agerian jarri diren oztopo horiek ezabatuko dituen hiri-plangintza bermatuz».
Oporton egindako edizio honetan, Europako kohesio eta erreformen komisarioak, Elisa Ferreirak, parte hartu du, eta adierazi du politika berritzaileak baita mugikortasun adimenduna garatzeko aukerak aprobetxatu behar direla
European Metrpolitan Authorities (EMA), Ernet Maragall (Bartzelonako metropoli-guneko presidentea) buru duena, Europako hiri eta metropoli-eremuetako ordezkari politikoen sare bat da. Ekimen hori 2015ean aurkeztu zuen Bartzelonako metropolialdeak, eta metropoli, Europako erakunde eta gobernu nazionalen arteko elkarrizketa politikorako plataforma bihurtu da. EMAk helburu nagusi hau du: Europako metropolien gobernagarritasunaren erronkak eztabaidatzeko eta Europako metropoli nagusien arteko lankidetzarako oinarriak definitzeko espazio bat eskaintzea.
3137