Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 3,5 milioi euro gehiago bideratuko ditu mendekotasun prestazioetara Gipuzkoan

Aldundiak 3,5 milioi euro gehiago bideratuko ditu mendekotasun prestazioetara Gipuzkoan

2 eta 3. graduak indartzeko -mendekotasun handiena dutenak- eta baita ere Mendekotasun Legearen garapenera egokitzeko. Araudi berriak etxeko arreta bultzatuko du, horretarako ere LPPE sustatuta

Foru Aldundiak gaur goizean Gipuzkoako mendekotasun prestazioen proposamen berria aurkeztu du. Foru gastua 3,5 milioi euro igoko da, eta maila eta puntuazio bidezko zenbatekoak ezabatuko dira. Horrela, hiru graduak bakarrik geratuko dira: 1, 2 eta 3. Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, Imanol Lasa Foru Aldundiko bozeramailearekin batera eman duen prentsaurrekoan, esan du proposamen berri honen helburua dela, alde batetik, “2 eta 3. graduak, hau da, mendekotasun handiena dutenak, indartzea”; eta, bestetik, Mendekotasun Legeak ekarritako “garapenera egokitzea”. Horren harira, nabarmendu du Gipuzkoan 16.000 pertsonek jasotzen duten araudi berriak “etxeko arreta bultzatuko duela, horretarako ere LPPE (laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa) sustatuta. Nolanahi ere, zenbateko berri horiek Estatuan ezarrita daudenak baino handiagoak izango dira”. “Horrek guztiak –aurreratu du Peñak- “250 lanpostu berri ekarriko ditu, zaintza profesionalaren arlokoak”.

Eskubide subjektiboko prestazioak dira, eta 3 prestazio daude, beren artean bateraezinak: FIZPE (familia inguruan zaintzeko prestazio ekonomikoa), hau da, senideak direnean zaintzaileak; LPPE (laguntza pertsonaleko prestazio ekonomikoa), hau da, kanpoko laguntza kontratatzen denean; eta ZAPE (zerbitzuari atxikitako prestazio ekonomikoa), plaza pribatu bat ordaintzen laguntzeko Administrazioak plaza publiko bat ordaintzerik ez duen bitartean. Azken horren zenbatekoa igo egiten da orain, prestazioa erakargarriagoa izan dadin.

"16.000 pertsona ditugu hileko prestazioarekin, eta urteko gastua 59 milioi da. Izan ere, pertsona gehiago daude prestazioekin, foru laguntza zentroetan dauden edo etxeko laguntza duten pertsonak baino", nabarmendu du diputatuak. Zentzu honetan, zehaztu duenez, "mendekotasuna duten pertsonen % 57k prestazio bat dute, eta 8 urtean zero gastutik urteko ia 60 milioiko gastura pasa gara".

Mailakako eta puntuazioaren araberako zenbatekoak ezabatzeaz gain, proposatzen den aldaketa nagusia da 2. eta 3. graduko pertsonek, baldin eta zaintzaile adinez oso aurrera eginak badituzte -85 urte edo gehiago-, ezin dutela FIZPE eskuratu eta ezin dutela eskuratzen jarraitu. Orobat ezabatzen da itxaron zerrendan 3 hilabete eraman beharreko baldintza ZAPErako, eta malgutu egiten da prestazioaren jarraipena. Halaber, kualifikazio profesionalaren baldintzak arautzen dira LPPErako, baita derrigorrezko prestakuntza familia zaintzaile berrientzat ere, eta banako jarraipen bat ezartzen da.

Atzerritarrei dagokienez, proposamen berrian atzerritar adingabeen eskubidea jasotzen da, duten egoera administratiboa eta gurasoak non bizi diren gorabehera, Kartera dekretuari jarraikiz. Eskubideen homologazioa aritzen da espainiarren eta Europar Batasuneko estatuetako beste herritar batzuen artean.

 

Mendekotasun legera egokitzea

Mendekotasun prestazioetan aldaketa hauek egiteko arrazoiei dagokienez, diputatuak azaldu duenez, batetik "helburua da Mendekotasun Legearen garapenera egokitzea", eta, bestetik, "zerbitzuetara atxikitako prestazioak sustatzea, familia zaintzetako prestazioen kaltetan".  Gainera, "aldaketa honekin", adierazi du, "gure araudia hobetzeaz gain 2008tik aurrera kudeaketan eskuratu den esperientziari esker, zaintzen kalitatearen bermean aurrera egin nahi dugu: familien prestakuntza, laguntza pertsonalaren kualifikazioa eta etxeko jarraipena".

 

Prestazio ekonomiko hauek Mendekotasun Legeak sortu zituen, eta 2008tik aurrera daude indarrean Estatu osoan. Gipuzkoan, Foru Aldundiak egiten du mendekotasunaren balioespena, eta foru erakunde bera da prestazioak ordaintzen dituena. Prestazioaren hileko zenbateko altuena mendekotasuna duen pertsonaren ezaugarrien araberako da; hau da, bere mendekotasun gradua (1etik 3ra), bere gaitasun ekonomikoa, antzeko prestazioa jasotzen duen, eta zerbitzu publikoak erabiltzen dituen.

 

FIZPEko aldaketak

  • 85 urtetik gorako pertsonak ezingo dira hartu 2. edo 3. graduko mendekotasuna duten senideen zaintzailetzat
  • Salbuespen ezohikoak onartzen dira senide ez direnentzat.
  • Onuradun berrien pertsona zaintzaileek kreditatu behar dute zaintzaile prestaketa bat dutela, 6 hilabeteko epean

 

LPPEko aldaketak

  • Kualifikazio profesionaleko baldintzak arautzen dira, adinaren eta lan esperientziaren araberako salbuespenekin, estatu mailan adostutako irizpideei jarraikiz.
  • Aurre-inskripzioa gaitasun profesionalak kreditatzeko EJren deialdian. Muga, urriaren 20a.
  • Enpresek Foru Erregistroan izena eman behar dute.

ZAPEko aldaketak

  • Itxaron zerrendan 3 hilabete eramateko baldintza ezabatzen da. ZAPEa itxaron zerrendan sartutakoan eskatu daiteke
  • ZAPEa mantendu daiteke eskatutako baliabidean itxaron zerrenda dagoenean. Ez da desagertzen baliabide publiko bati uko egiteagatik.
  • 2. eta 3. graduko zenbatekoak igotzen dira.

Zerbitzu erabilerarekiko bateragarritasuna

Peñak azaldu du Gipuzkoa ezaugarri bereziak, prestazioei dagokienez, zerbitzu erabileren arteko bateragarritasuna dela, zenbait zerbitzu eskainita gizarte zerbitzuen foru sarearen baitan. Informatu du, halaber, proposamen berri honi jarraikiz, orain eskubidea eskera egin eta hurrengo egunean sortuko dela, ez Administrazioak ebatzi eta hurrengo egunean. Orobat nabarmendu du FIZPEa adineko pertsonei “zabalduta dagoela”, eta gogorarazi Estatu osoko FIZPEen “%84 Gipuzkoan daudela”.

Amaitzeko, diputatuak oroitarazi du adineko pertsonen %80k “beren etxean” artatuak izatea nahi dutela, eta mendekotasun prestazioen araudi berriari esker “ahalko dugula hobetu” mendekotasuna duten pertsonei ematen zaien arreta, beti ere erantzunez egoitza arretak duen “gero eta eskaera handiagori” (herritarren zahartzearen ondorioz). “Eta zerbitzua ere hobetuko dugu laguntza pertsonalaren profesionalizazioaren aldeko apustuaren ondorioz”. "Horrek guztiak –gaineratu du- 250 lanpostu berri ekarriko ditu, zaintza profesionalaren alde egin dugu-eta senideen zaintzaren aurrean, hau baita eskatuena oraindik".

Proposamen berriak 250 lanpostu berri ekarriko ditu, zaintza profesionalaren arlokoak
  

1749