Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 4,4 milioi euro gehiago bideratuko ditu mendekotasun prestazioetara Gipuzkoan

Aldundiak 4,4 milioi euro gehiago bideratuko ditu mendekotasun prestazioetara Gipuzkoan

Aurreko proposamenean baino milioi bat euro gehiago, zenbait batzarkide taldeek, udalek, Eudelek, hirugarren sektoreko entitateek eta herritarrek beraiek aurkeztutako alegazioak onartu ondoren.

2017/12/12

Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak onartu egin du Dekretuaren behin betiko testua, Gipuzkoako Mendekotasun prestazio ekonomikoei buruzkoa. Araudi berriaren bitartez,  4,4 milioi euro gehituko zaio foru gastuari  (hasieran aurreikusitako baino ia milioi bat euro gehiago); horrela, bada, prestazio horiek jasotzen dituzten 10 pertsonetatik 6k prestazio hobeak jasoko dituzte (16.000 pertsonetatik 9.333), zenbait batzarkide taldek, udalek, Eudelek, hirugarren sektoreko entitateek eta herritarrek beraiek aurkeztutako alegazioak onartu ondoren.

Hala, Dekretuaren behin betiko testuan, hainbat aldaketa egin dira urrian aurkeztutako dekretu proposamenaren gainean. Esaterako, 75 urte edo gehiagoko zaintzaileei derrigorrezko prestakuntza ez zaie eskatuko; LPPEan erabateko gizarteratzea eta komunitatean parte-hartzea helburu gisa jaso dira; halaber, zaintzen jarraipenerako irizpideen artean, onartu egin da sexu jazarpenaren eta sexistaren prebentzioa; eta, azkenik, urtebetera luzatu da Familia inguruneko zaintzetarako prestazio ekonomikoaren (FIZPE) baldintza berrietara egokitzeko epea.

Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak, Imanol Lasa Foru Aldundiko bozeramailearekin batera gaur goizean eman duen prentsaurrekoan, esan du foru araudi berri honen helburua dela, alde batetik, mendekotasun larria duten pertsonek jasotzen dituzten laguntzak "sendotzea", eta, bestetik, Mendekotasun Legearen aldaketara “egokitzea”. Foru araudi berriaren helburua dela batetik “indartzea” mendekotasun handia duten pertsonei ematen zaizkien diru-laguntzak; eta, bestetik, Mendekotasun Legearen garapenera “egokitzea”. Eta gaineratu du helburu estrategikoak ere badirela “etxeko zerbitzu profesionalizatuetara lotutako prestazioak sustatzea, aurrera egitea  Eta beste helburu estrategiko bat ere badagoela erantsi du, hau da, “etxean eman beharreko zerbitzu profesionalizatuei lotutako prestazioak sustatzea, zaintzen kalitatea bermatzeko ahaleginean aurrera egitea, eta aurreikusitako aldaketa demografikoek eragindako zerbitzuen eskarien hazkundeari aurrea hartzea".zaintzen kalitatea bermatzeko, eta aurre hartzea aldaketa demografikoek ekarriko duten zerbitzu eskaeren igoerari”.

Zenbateko ekonomikoei  dagokienez, lehendik aurkeztutako zenbatekoak ere aldatu egin dira, eta, horrela, proposamen berriari esker, 4 milioi euro gehiago bideratzen dira 2 eta 3. mendekotasun graduetara; halaber, 3 milioi gehiago bideratzen dira Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE) sustatzeko -kanpoko laguntzaren kontratazioa-. Aldaketak guztiei aplikatuko zaizkie 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, ez eskaera berriei soilik; derrigorrezko prestakuntza izan ezik. Halaber, Zerbitzuari atxikitako prestazio ekonomikoari (ZAPE) buruzko zenbatekoak hobetzen dira prestazio hori erakargarriagoa izan dadin.

Mailakako eta puntuazioaren araberako zenbatekoak ezabatzeaz gain, proposatzen den aldaketa nagusia da 2. eta 3. graduko pertsonek, baldin eta zaintzaile adinez oso aurrera eginak badituzte -85 urte edo gehiago-, ezin dutela FIZPE eskuratu eta ezin dute eskuratzen jarraitu. Orobat ezabatzen da itxaron zerrendan 3 hilabete eraman beharreko baldintza ZAPErako (Zerbitzuari atxikitako prestazio ekonomikoa) eta malgutu egiten da prestazioaren jarraipena. Halaber, kualifikazio profesionalaren baldintzak arautzen dira LPPErako, baita derrigorrezko prestakuntza familia zaintzaile berrientzat ere, eta banakako jarraipen bat ezartzen da.

Amaitzeko, diputatuak gogoratu du lurraldeko mendekotasun prestazioen araudi berriari esker, eta aipatutako alegazioak onartu ondoren, “hobetu egingo dela” mendekotasuna duten pertsonei bideratutako arreta, zerbitzu horrek duen gero eta eskaera handiagori erantzunez (herritarren zahartzearen ondorioz), eta, era berean, zerbitzua hobetuko dela laguntza pertsonalaren “profesionalizazioaren aldeko apustuaren ondorioz”. "Horrek guztiak- gogoratu du- 250 lanpostu berri ekarriko ditu, zaintza profesionalaren alde egin dugu-eta senideen zaintzaren aurrean, hau baita eskatuena oraindik".

Landa eremuari babesa

Bestalde, 2018an Gipuzkoako landa eremua bultzatzera bideratutako bi deialdi onartu ditu gaurko Kontseiluak. Horietako lehenak nekazal ustiapenetako inbertsioak eta landa eremuaren garapena sustatzea diru helburu: 2.750.000 euro inbertituko dira diru laguntzetan horretarako. Europar Batasunak %53ko finantzaketa jartzen du Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (FEADER). Lagundutako lan ildoen artean, hauexek daude: ustiategien ekoizpena merkatuaren beharretara egokitzea; enpresa kudeaketa eta ustiategien errentagarritasuna hobetzea; ekoizteko ahalmena handitzea; ingurumen iraunkortasuna hobetzea; abereen higienea eta ongizatea, elikagaien segurtasuna, ekoizpenen ibilbidea eta laneko segurtasuna hobetzea; eta inbertsio berritzaileak ahalbidetzea

Imanol Lasa foru bozeramaileak nabarmendu duenez, diru laguntza horiek garrantzi handia daukate Gipuzkoako ustiapenen modernizazioa errazteko, makineria eta teknologia berriak txertatuz, eta baita ingurugiroaren eta jasangarritasunaren ikuspegitik ere, energia kontsumoaren murrizketa, hondakinen biltegiratzea eta kudeaketa, negutegi efektua sortzen duten gasen emisioen murrizteta, edota ongarrien erabileran eraginkortasuna hobetzea ahalbidetzen baitute.

Deialdi honen diru kopurua 500.000 euro handitu zen 2017an, 2.750.000 euro inbertituz, guztira, eta 2018an babes horri eutsiko zaio. Gainera, aurten ere epea aurreratu da tramitazioa azkartzeko –lehen ekaina-uztailean egiten zen-, eta eskaerei modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko. “Diru babesari eutsiko diogu hurrengo urtean ere, sektorearekiko dugun konpromisoa finkatuz, eta horrez gain, gure desburokratizazio politikari jarraiki, prozesua aurreratu eta azkartu dugu, eskatzaileek zer babes ekonomiko izango duten ere lehenago jakin ahal izateko”, azaldu du Lasak. Diru laguntza hauek “oso harrera ona” ari dira edukitzen. Gipuzkoako nekazaritza sektoreak “etengabeko hobekuntzarekiko” duen jarrera ona erakusten dute, bozeramailearen esanetan. 2017an, 142 ustiategi izan dira onuradun, guztira.

Kontseiluak onartutako beste deialdia, nekazari gazteek enpresak sortzeko laguntzak arautzen dituena da. Nekazaritzan “ondo prestatutako eta trebatutako gazteak” sartzea da landa garapen politikaren beste ardatz bat da, belaunaldien erreleboa bultzatuz, eta landa lurren tokiko garapena, dibertsifikazioa, enpresen sorrera eta garapena, eta enplegua sustatuz, nekazarien bizi baldintzak euskal gizarteko gainerakoenekin homologagarri eginaz. Kasu honetan, 2017. urtearekin alderatuta 30.000 eurotan handituko dira aurreikusitako diru laguntzak, 840.000 euro guztira, eta epea aurreratu egin da. Aurten, diru laguntzoi esker, 20 gaztek -40 urtetik beherakoak- hasi dute bidea sektorean, enpresa berriak sortuz, edo martxan zuedenak bere gain hartuz.

Lehen sektorearen egitura indartzeko helburua duten diru-laguntza hauek, Aldundiak estrategikotzat jotzen baitu sektorea garatzea. “Gipuzkoarron jarduna eta bizimodua beti egon da nekazaritzarekin oso lotuta, eta gure lurraldearen ekonomiaren, aberastasunaren zati handi bat ere bada. Enplegua eta kalitatezko produktuak sortzen dituen sektorea da. Horregatik, Aldundiak ezinbestekotzat jotzen du gure baserritarren eta, oro har, landa ingurunean egiten den jarduera ekonomikoa balioan jartzea, etorkizuna beraiekin eraikiz”, esan du Lasak. Lehen sektoreak Gipuzkoako azaleraren %90 kudeatzen du: “Beraz, berebiziko garrantzia du Lurraldearen kontserbazioaren eta kudeaketaren, zein lurralde orekaren ikuspegitik”.

  

1338