Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Ikasgela ibiltaria gaztetxoei mundu digitalean behar bezala moldatzeko

Ikasgela ibiltaria gaztetxoei mundu digitalean behar bezala moldatzeko

Ekainaren 29tik uztailaren 30era Gipuzkoa zeharkatuko du

2017/06/28

 

Goizane Alvarez, Gazteriaren zuzendariak ekainaren 29tik uztailaren 30era Kode_tu ekimenaren baitan Gipuzkoako lurraldea zeharkatuko duen Ikasgela Ibiltaria aurkeztu du. Ikasgelak Autobusaren barruan antolatuko dira ikastaroak gazteei eta hezitzaileei mundu digitalean behar bezala moldatzeko tresnak eskaintzeko. Prentsaurrekoan parte hartu dute Nerea Atxega, Kode Eskolako zuzendariak eta Gorka Herranz, Irizarreko Zuzendaritza Kontseiluko presidenteak

 

Kode Eskolak zuzenduko ditu programazio tailerrak: 45 bat minutu iraungo dute eta dohainekoak izango dira guztiz. Hori bai, aurrez eman beharko da izena, haietan parte hartu ahal izateko.

 

Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza eta Heziketa Bereziko ikasle eta irakasleen sentsibilizaziorako heziketa kanpaina da batez ere Ikasgela Ibiltaria. KULTURA DIGITAL@ programaren atala dugu proiektu hau.

 

Aldundiak, Orona Fundazioak eta Koda-Eskola sustatua da eta Irizar enpresaren laguntza ere jaso du. Alabaina, gizarte orokorrera, hartan diharduten talde eta elkarteetara, ere iritsi nahi du kanpaina honek, programazioaren ikaskuntzaren bitartez lehen adinetan (8-16 urte) dauden haur eta gazteen artean teknologien erabilera egokia eta sortzailea bultzatzeko eta, bidenabar, teknologiaren aldeko jakin-mina eta bokazioa sustatzeko. Gainera, pertsona ezinduen behar eta premietara ere egokitua da Ikasgela Ibiltaria, haien irisgarritasuna eta jarduneko parte hartzea erraztuko dituen aldetik.

 

Teknologia berriak bizitzeko, lan egiteko eta harremanak izateko modua aldatzen ari dira, “eta egoera horren aurrean, haur, nerabe eta gazteek ez dute kanpoko esperientzia eta erreferentziarik aurkezten zaizkien egoera eta erronkei aurre egiteko”, esan du Itxasok.

 

Ekimen hauekin gazteei eta hezitzaileei irizpideak eta laguntza emateko mundu digitalean ibiltzeko eta teknologia berrien erabilera kritiko eta kontzientea sustatzeko. Horrez gain, gure helburua da teknologiei buruzko prestakuntzan eta erabileran dagoen eten soziala, generokoa edo lurralde mailakoa gainditzea”.

 

Horretarako, programatzen erakutsiko zaie, ikasleek ikas dezaten programatzen lehenago irakurtzen eta idazten ikasi duen bezala, horrela bakarrik ulertuko baitute tresnek nola funtzionatzen duten eta behar bezala erabiltzen ikasiko dute. Oronako eta Kode eskolako arduradunek azaldu duten bezala, helburua gazteek sormena eta pentsamendu logikoa lantzea da, jarrera ekintzailea gaztetatik sustatzeko.

 

Tailer bakoitzaren edukia:

 

PROGRAMATU I  12-16 urte

Edozein gailu elektroniko, bideo-joko edota webguneren atzean, programazioa dago. 45 minutuko ikastaro honetan, programazioa zer den ikasteaz gain, gure lehen programak sortuko ditugu. Zatoz eta has gaitezen programatzen! 

 

PROGRAMATU II 14-16 urte

Zer da programazio lengoaia bat? Zer aldagai bat? Nola har ditzake erabakiak ordenagailu batek? Galdera hauen erantzunak, eta askoz ere gehiago, era dibertigarrian ikasiko ditugu, etxera eraman ahal izango duzun proiektu txiki bat sortuz. 

 

PROGRAMATU ORDENAGAILURIK GABE  8-12 urte

Jolas erraz bezain dibertigarrien bitartez, programazioan funtsezkoak diren hainbat ezagutza lor daitezke. Zatoz ondo pasatzera, kode, argazki eta ordenagailuei buruz ikastearekin batera. 

 

WEBGUNEAK SORTU  12-16 urte

Izan sare sozialak, online egunkariak edo argazkiak ikusteko guneak, egunero bisitatzen ditugu hainbat web orrialde. Baina zuk ere sor dezakezu bat! 45 minututan oinarrizko kontzeptuak landuko ditugu, zure irudimenarekin nahi duzun web gunea sor dezazun! 

 

SCRATCH EZAGUTU  8-12 urte

Irudiekin programatzen ikastea posible da! Primeran pasako dugu jolas txikiak programatzen, gero etxera eraman ahal izango ditugunak. Hasi hemen ikasten eta zure kabuz sortu ahal izango dituzu nahi adina joko etxean. 

 

BIDEO-JOKOAK SORTU 8-14 urte

Tresna sinple bat erabiliz, bideo-joko sinple bat sortu ahal izango dugu! Diseinuan nahiz programazioan egingo ditugu hastapenak, sormena nahiz logika martxan jarri beharko ditugularik… Zatoz, jokalari! 

Izen ematea, ondorengo web orrian: http://www.gipuzkoangazte.eus/eu/kultura-digitala/ikasgela-ibiltaria.

Talde baten orduaren erreserba egiteko eta izen emate prozesuan laguntza jasotzeko, proiektu honen Idazkaritza Teknikoarekin jarri ahal izango zara harremanetan, 943 000 333 telefono zenbakira deituta, edo info@kode-eskola.eus helbidean. 

Uztailean eta abuztuan Hondarribian barnetegi teknologiko bat antolatuko da, euskaraz eta ingelesez programatzen ikasteko (oraindik lekua dago abuzturako), eta irailetik abendura bitartean kode_tu tailerrak egingo dira programazioa eta teknologia berriak Gipuzkoako hainbat herritara eramateko


 

 

 

  

1733