Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Arlabango GI-627 errepidea hobetzeko lanak lizitatu ditu

Aldundiak Arlabango GI-627 errepidea hobetzeko lanak lizitatu ditu

Estabilizazio lanen aurrekontua 1,453.071 eurokoa da eta udazkenean hasiko dira bost hilabeteko epearekin.

2022/05/25
Aldundiak Arlabango GI-627 errepidea hobetzeko lanak lizitatu ditu

Aldundiak Arlabango GI-627 errepidea hobetzeko lanak lizitatu ditu


Gipuzkoako Foru Aldundiak GI-627 errepidean, Arlabango portuan, dauden hainbat lerradura konpontzeko lanak lizitatu ditu. Estabilizazio lanen aurrekontua 1,453.071 eurokoa da eta udazkenean hasiko direla aurreikusten da, bost hilabeteko epearekin.

            Arlabango portua gune ezegonkor batean dago kokatuta eta bertan hainbat lerradura daude. Iazko azaroko euriteen ondorioz emergentziako jardun baten bitartez lerradura bat konpondu da, eta, orain, Aldundiak GI-627ko beste hiru puntu ezegonkor hobetzeko proiektua idatzi ta lizitazioan jarri du.

            Lehendabiziko lerradura, 55 metroko luzurako oin-horma da, 1991n sendotu zena; hala ere, duela gutxi, deformazioak gertatu dira berriro. Bigarren lerradurak ere 55 metroko luzera duen errepide zati bati eragiten dio, eta zoladuran eta errepidearen zabalgune osoan ezegonkortasun eta deformazio zantzuak antzeman dira. Eta hirugarren lerradura 110 metroko luzera duen errepide zatian dago eta ezegonkortasun deformazio zantzuak hauteman dira. Hiru lerraduretan, kasu bakoitzera egokitatutako mikropilotez osatutako pantailak egingo dira.

            Lanak 2023ko urte hasieran bukatuko dira, eta, ondoren, zati guzti horretako firmea berrituko da. Zorua konpontzeko jardunak beste 0,8 milioi euro gehigarriko inbertsioa suposatzen du.

            Aurten konpondutako lerraduraren obrek iraun duten tartean errepidea 15 tona baino gutxiagoko ibilgailuetara mugatu da zirkulazioa. Debeku horrek indarrean jarraituko du beste hiru lerradura hauen obrak bukatu bitartean.

  

2740