Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak berriz ireki du Añorgako bidegorria, mugikortasun jasangarrirako ibilbide berria

Aldundiak berriz ireki du Añorgako bidegorria, mugikortasun jasangarrirako ibilbide berria

Lur-jausia dela-eta bi urtez itxita egon ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Donostia eta Lasarte-Oria lotzen dituen bidegorri-zatia birgaitu du.

2024/02/13
Añorga bidegorria

José Ignacio Asensio: "Añorgako bidegorria berriro irekitzea mugarria da lurraldearen konektibitatean eta mugikortasun jasangarrian. Birgaitutako zati hori Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoentzako bideen sarearekin bat egiten du, eta ingurumena errespetatzen duen bizimodu aktiboa sustatzen du".

Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuak Añorgako bidegorria birgaitu du. Donostia eta Lasarte-Oria lotzen dituen bizikleta eta oinezkoen mugikortasun-zati garrantzitsu hori itxita egon zen bi urtez, lur-jausia zela eta.

Jasangarritasun Departamentuaren ahaleginari esker, Añorga Txiki eta Añorga artean dagoen 02 001F trenbidearen zatia birgaitu da, Cementos Rezola parean. Lanak 2023ko irailean hasi eta aurtengo urtarrilaren amaieran amaitu ziren, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hiri-azpiegitura hobetzeko eta mugikortasun jasangarria sustatzeko duen konpromisoa islatzen dute.

Obraren guztizko kostua, BEZa barne, 663.802,76 eurokoa izan da. Inbertsio horrek erakusten du herritar guztientzako espazio seguruak eta irisgarriak sortzeko konpromisoa.

Horri dagokionez, José Ignacio Asensio Jasangarritasuneko diputatuak adierazi duenez, "Añorgako bidegorria berriro irekitzea mugarria da lurraldearen konektibitatean eta mugikortasun jasangarrian. Birgaitutako zati hori Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoentzako bideen sarearekin bat egiten du, eta ingurumena errespetatzen duen bizimodu aktiboa sustatzen du".

  

1198