Aldundiak eta Ertzaintzak “Elkarbizitza helburu” plana abiarazi dute manipulazio islamista saihesteko tutoretzapean dauden gazteengan
Aldundiak eta Ertzaintzak “Elkarbizitza helburu” plana abiarazi dute manipulazio islamista saihesteko tutoretzapean dauden gazteengan
Aldundiak eta Ertzaintzak “Elkarbizitza helburu” plana abiarazi dute manipulazio islamista saihesteko tutoretzapean dauden gazteengan
Euskal Bilgune Islamiarrarekin (EBI) elkarlanean, uztailaren 27an hasiko da programa; bertan, Aldundiaren tutoretzapean dauden 10 gaztek hartuko dute parte
Gipuzkoako Foru Aldundia eta Ertzaintza “Elkarbizitza helburu” programa garatzen ari dira Euskal Bilgune Islamiarrarekin (EBI) elkarlanean, haren helburua da manipulazio islamista erradikala saihestea Aldundiaren tutoretzapean dauden gazte musulmanengan. Uztailaren 27an hasiko da programa, eta bertan parte hartuko dute Aldundiaren tutoretzapean dauden 10 gaztek; Gipuzkoako Gurutze Gorriaren pisuetan bizi dira horietako 5, eta Kolore Guztiak kulturarteko elkartearen pisuetan beste 5ak. Gizarte Politikako diputatu Maite Peñak azaldu duenez, “Elkarbizitza helburu” programaren xedeak dira “erradikaltasuna saihestea delitu aurreko faseetan; gazteak ohartaraztea mezu erradikalen aurrean/erradikalei aurre egiteko tresnak izan ditzaten, eta dagoeneko barneratu dituzten jokabideak edo ideiak desaktibatzea".
“Elkarbizitza helburu” proiektua honako fase hauez osatua dago: Lehenik eta behin, Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden gazteak zaintzen dituzten langileei prestakuntza ematen ari zaie. Horren bidez, asmoa da langile guztiak “gaitzea”, talde terroristek gazteren bat manipulatu ote duten "detekta" dezaten, edo aurrez horretarako arriskua ote dagoen jakin dezaten, adierazi du diputatuak. Bigarren fasean, uztailaren 27an hasiko den programa barne hartzen duenean, gazte musulmanei formakuntza orokorra emango zaie, hitzaldien eta talde dinamiken bidez. “Horren bitartez –gehitu du Peñak–, saiatuko gara gazte horiek beharrezko tresnez hornitzen, beren inguruko manipulazio saiakerak detektatu ahal izateko, eta, horrela, saihestu ahal izateko”. Hirugarren fasean esku-hartze bat egingo da erradikaltasun adierazleak dituzten gazteengan, egoera bakoitzarentzako ikuspegi egoki bat erabiliz, eta, horretarako, “komunitate islamiarraren lankidetza” izan dute, diputatuak adierazi duenez.
Departamentuaren esku hartze psikosozialaren ereduak azpimarra egiten du gazteen autonomia eta erantzunkidetasuna uztarturik sustatzean, guztien eskubideak eta segurtasuna bermatuta. Esparru horretan, eta gazteen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, tresnak eta gaitasunak eskaini behar zaizkie kultura eta erlijio aniztasuna eta horien ikuspegi erradikalak bereizteko.
gazte musulmanei formakuntza orokorra emango zaie, hitzaldien eta talde dinamiken bidez
1557