Aldundiak eta Gipuzkoako Urak 500.000 euro inbertitu dituzte Errekalde auzoko saneamendurako
Aldundiak eta Gipuzkoako Urak 500.000 euro inbertitu dituzte Errekalde auzoko saneamendurako
Obra hauen bidez, saneamenduko sare bereizia sortuko da Zerain eta Mutiloako Errekalde auzoan.
José Ignacio Asensio: “Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren helburu nagusia da ur hornidurako sistemen bermeak indartzea eta hondakin uren saneamendua osatzea. Egindako inbertsio materialari eta giza inbertsioari esker, gure ibaien osasuna eta gure etxeetako uraren kalitatea gainerako erkidegoena baino askoz handiagoa da”.
José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak eta Enrique Ramos Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako zuzendariak, gaur goizean Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak eta Gipuzkoako Urak egiten ari diren saneamendu-lanak bisitatu dituzte Errekalde auzoan, Mutiloan eta Zerainen. Obra hauek 2020ko uztailean hasi ziren eta aurtengo abenduan amaitzea aurreikusten da. Horien bidez, saneamenduko sare bereizia sortuko da, Errekalde auzoko baserrietan hobi septikoak erabiltzea saihestuz eta zuzeneko hondakin-urak errekara botatzea ekidinez. Horrela, Mutiloako sarearekin lotuko dira, eta Legorretako Gaikao araztegiraino eramanen ditu, tratatzeko.
Sare berriak Laiotz-Lasustegi eta Errekalde guneetatik (Zerain) 12 etxebizitza gunetako hondakin urak bilduko ditu, eta Zerain errekarekiko paralelo joango da, Murgiondo, Ugarteko eta Zelaialde eremuetako baserrietatik datorren emaria erantsiz, Mutiloan dagoen sarearekin bat egin arte. Sare horrek hondakin urak Legorretako (Gaikao) araztegira eramaten ditu.
Lanek 496.819 euroko kostua izango dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuaren eta Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren artean finantzatuko dira. José Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak gogorarazi du Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzaren helburu nagusia dela “ur-hornidurako sistemen bermeak indartzea eta hondakin-uren saneamendua osatzea”. “Egindako inbertsio materialari eta giza inbertsioari esker, gure ibaien osasuna eta gure etxeetako uraren kalitatea gainerako erkidegoena baino askoz handiagoa da”, adierazi du foru-arduradunak.
Obra horietan aurreikusten da 1200 metro ur beltzen kolektore berri egitea, eta 800 metro gehiago inguruko baserriekin lotzeko zenbait adarretan, 315 mm-ko diametroko PVC hodiaren bidez. Egindako sarearen ezaugarriak 30 erregistro-putzu ditu, gehienak hormigoizko elementu aurrefabrikatuen bidez eginak.
Euskadiko biztanle-gune txikietako hondakin-urak arazteko eskaera handia da; izan ere, gure ibaietako zati askotan oraindik ez dira betetzen Europako erakundeek emandako “kalitate oneko” helburuak. Hori dela eta, horrelako saneamendu-obra txikiek garrantzi berezia dute gaur egun, gure ibaien erabateko ingurumen-berreskurapenerako.
2379