Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak eta Zarauzko Udalak Errotaberriko sarrera hobetzea adostu dute

Aldundiak eta Zarauzko Udalak Errotaberriko sarrera hobetzea adostu dute

Diputatu nagusiak iragarri du foru gobernuak proiektua legealdi honetan gauzatuko duela, hartara udalerriko ekonomia sustatzeko

Zarautza erakunde bisita

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Zarautzera egin du bisita gaur. Bertan, Xabier Txurruka bertako alkatearekin batera, lehen eskutik ezagutu ditu udalerriak dituen behar eta erronkak ekonomiari dagokionez. Bi erakundeak bat etorri dira beharrezkoa delakoan bultzada bat ematea udalerri horretako ekonomia industrialari, kontuan izanda herria nagusiki zerbitzuetara emana dagoela. Horretarako, Errotaberri poligonoko sarrera lanak gauzatzea adostu dute. Diputatu nagusiak aurreratu duen bezala, proiektua datorren urtean abiatuko da, eta legealdi honetan amaituko da. "Oso obra garrantzitsua da Zarautzerako; izan ere, aukera emango dio jarduera industriala zabaldu eta garatzeko, zeina orain arte Abendañon mugatu baita nagusiki, eta Zarautzeko etorkizuneko oinarri ekonomikoak bermatzeko", esan du Olanok.

Ildo berean, alkateak Errotaberriko obra honek berekin ekarriko dituen mesedeak azaldu ditu, zarauztarrentzat ez ezik, zonaldeko langileentzat. Bertan, besteak beste, KSB Itur enpresa dago, eta hura bisitatu dute hain zuzen ere. Gainera, udalerriaren etorkizunari begira toki horretarako sarrerak hobetzearen garrantzia azpimarratu du: "Zarautzek bere zonalde industrialak handitu behar ditu; izan ere, enpresak biltzen dituen kokapena, Abendaño, ia ase dago".

Udaletxean alkatearekin izandako bileraren ondoren, Olanok eta bere taldeak (Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatua, Imanol Lasa; eta Gizarte Politikako diputatua, Maite Peña) herrian barrena ibili dira. Bertan, proiektu garrantzitsuenak ikusi dituzte: Santa Klarako trenbide-pasagunea ezabatzea, Santa Clara haur-parkea estaltzea, Azken Portuko igogailua eta kiroldegiaren zabaltzea.

Bisita amaitzeko, Aldapeta zonaldean izan dira. Bertan, Visesa etxebizitza tasatu batzuen sustapen bat egiten ari da. Etxebizitza horiek, hain zuzen, datorren astean zozketatuko dira. Udal korporazioak eta Gipuzkoako Aldundiak adostutako bigarrenak proiektu horri eragiten dio. Udalak konpromisoa hartu du Aldundiari Aldapetan dituen lau solairu lagatzeko, hartara Aldundiak, bertan, behar bereziko pertsonei arreta emateko. Hirigintza operazio honek, gainera, gizarte zerbitzuetarako lokalak sortuko ditu. Bertan, Aldundiak herritarrei gizarte zerbitzuak eskainiko dizkie. "Erakundeen arteko lankidetza ezinbestekoa da pertsonen arreta hobetzen jarraitzeko. Gaur, Zarautzen, urrats garrantzizko bat eman dugu zentzu horretan", esan du Peñak.

  

1408