Aldundiak ez du PFEZan aldaketarik egingo, denboran irregularrak diren lan etekinei dagokionean
Aldundiak ez du PFEZan aldaketarik egingo, denboran irregularrak diren lan etekinei dagokionean
Foru erakundearen arabera, egun indarrean dagoen araudiak ondo erantzuten die Gipuzkoako gizartea dituen behar eta eskakizunei
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du bere Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan (PFEZ) aldaketarik egingo, denboran irregularrak diren lan etekinei dagokionean. Ondorioz, Gipuzkoak errenta hauei eragiten dien 300.000 euroko muga mantenduko du, orain arte bezala. Aldundiaren arabera, egun indarrean dagoen zerga araudiak ondo erantzun die Gipuzkoako gizarteak dituen behar eta eskakizunei. Aldi berean, errentaren gaineko zergan indarrean dagoen progresibitate eskema mantentzea aldezten du. Gizarte kohesionatua eta ahalik eta ezberdintasun sozial eta ekonomikoa gutxien dituena eraikitzea du xede foru erakundeak eta, hori dela eta, norabide horretan doazen neurrien alde egiten du.
Brexitaren testuinguruan finantza sektoreko talentua erakartzeko baldintza erakargarriak zehazteko proposamenaren inguruan, gogoratu behar da Gipuzkoak urte hasieran onartu zuela mota honetako neurria. Kasu honetan, ordea, errentaren gaineko zergaren progresibitatea mantenduz.
2394