Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak gaitzespen “gogorrena” azaldu du Aste Nagusian erasotako gazte urnietarraren hilketaren aurka

Aldundiak gaitzespen “gogorrena” azaldu du Aste Nagusian erasotako gazte urnietarraren hilketaren aurka

Babesa adierazi die foru erakundeak hildakoaren familiari eta gertukoei, eta indarkeria matxistaren logikaren barruan kokatu du erasoa

2018/10/12

Gipuzkoako Foru Aldundiak gaitzespen gogorrena azaldu du Donostiako Aste Nagusian erasotako Urnietako gaztearen hilketaren aurka. Hildakoa koman zegoen pasa den abuztuaren 12tik, oinarri matxista zuen erasoaren biktima izan eta gero, eta ezin izan ditu jasandako zauriak gainditu. Foru erakundeak babesa eta elkartasuna adierazi dizkie gaztearen familia eta gertukoei, eta bere laguntza eskaini beharrezko deritzoten edozertarako. 
Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Organoko zuzendari den Miren Elgarrestak azaldu duenez, argi dago kasua indarkeria matxistaren logikaren barruan kokatzen dela. “Tamalez, indarkeria matxista oraindik ere ondo errotuta jarraitzen du gure gizarte egituran, eta honek adierazpen desberdinak izan ditzake, zuzenean zein zeharka inplikatutako pertsonei eraginez”, esan du. Honela, eta Urnietako gaztearen hilketari erreferentzia eginez, adierazi du gertaera tragiko honek adierazten diguna dela “indarkeria matxistak duen hedadura zabala eta izan ditzaken adierazpen era anitzak, kasu honetan biktima ez baitzegoen zuzenean inplikatuta”. 

  

1637