Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Gipuzkoako esperientzia aurkeztu du SUM 21en, hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko kongresuan

Aldundiak Gipuzkoako esperientzia aurkeztu du SUM 21en, hiri-mugikortasun iraunkorrari buruzko kongresuan

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, "Pertsonen mugikortasun jasangarri eta irisgarria" izeneko mahai-inguruan parte hartu du gaur goizean, SUM Bilbao 21 (Sustainable Urban Mobility Congress) kongresuan. Nazioarteko erreferentziazko ekitaldia da, liderrak, erakundeak eta enpresak biltzen dituena etorkizuneko mugikortasunaren alderdi estrategikoen inguruko esperientziak eta konponbideak trukatzeko, ikuspegi jasangarri batetik.

2021/10/07

Bere hitzaldian, Romero diputatuak Gipuzkoak mugikortasun jasangarrian duen esperientzia aurkeztu du, eta, bertan, garraio publikoaren zereginari balioa eman dio, ezinbesteko elementua baita arlo publikotik bermatzeko herritarrek mugikortasunerako eskubidea baliatu ahal izango dutela, eskubide horrek aukera beretan eta oinarrizko ondasun eta zerbitzuetarako sarbide unibertsalean berdinduko baititu pertsonak. 

«Irisgarritasun unibertsala bermatzeko, kalitatezko garraio publiko eraginkor bat behar da, pertsona guztiak askatasunez mugitu ahal izango direla bermatzen duena, haien bizilekua edo dituzten baliabideak kontuan hartu gabe», esan du.

Halaber, Romerok MUGI txartel bakarrak Gipuzkoako garraio publikoaren erabiltzaileentzat duen garrantzia nabarmendu du, eta bertaratutakoei gogorarazi die MUGI herritarren eskubideen txartel bat dela, garraio-modu guztietan –trenbidekoak eta errepidekoak– bidaiatu ahal izatea bermatzen duena, eskumen-eremu guztietan – hirikoak eta hiriartekoak – Eta tarifa-sistema bera duena. 

Era berean, Gipuzkoako mugikortasunaren erronka berriak aurkeztu ditu: aurrerapen teknologikoak ezarri behar dira, pertsonak erdigunean jartzen jarraitzen dutenak. Horri esker, garraio publikoa sendotu ahal izango da, joan-etorri jasangarrien bitarteko nagusietako bat den aldetik. MUGI txartela pertsonalizatzearen abantailetan aurrera egitea da helburua, garraio publikoa identifikatuz soilik erabil dadin ahalbidetuz. «Teknologia berrien aldeko apustu irmoa da, birkarga-sistemetan erabiltzaileei erosotasuna eta hobekuntza nabarmenak emateko, euskarri mugikorretarako sarbidea emanez».

Euskalduna Jauregian egindako topaketan –telematikoki ere transmititu da–, Rafaela Romero diputatuarekin batera, bertan izan dira Eneko Goia Donostiako alkatea eta Luis Vélez Santiago Valladolideko Udaleko Mugikortasun eta Hiri Espazioko zinegotzia, Julio Antuñano, Voyko presidentea Bici Argentinan eta Lucas Casanovas SEAT MO CASA & casa Seat España-ko zuzendari nagusia.

  

1604