Aldundiak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea garatzeko tramiteei hasiera eman die (GIG-2)
Aldundiak Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea garatzeko tramiteei hasiera eman die (GIG-2)
Ingurumen gunearen bigarren faseak biometanizazio planta bat eta zepen balorizazio zentroa izango du eta 25-35 milioi inguru inbertituko dira
José Ignacio Asensio: “Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren faseari esker, Gipuzkoak hondakinen arazoari irtenbidea emango dio legealdiaren bukaeran”.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketarako Azpiegituren Lurralde Plan Sektoriala (LPS) modifikatzeko tramiteei hasiera eman die. Hirigintza-dokumentu honen aldaketa beharrezkoa da Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasea garatzeko eta gauzatzeko (GIG-2), biometanizazio planta bat eta zepen heltzerako beste bat izango ditu. Bi instalazio hauek GIG-1a osatzen duten tratamendu mekaniko-biologiko plantari eta balorizazio energetikoko plantari gehitzen zaizkie eta Gipuzkoako hondakinei azken tratamendua emateko azpiegituren sistema osatzen dute. Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasearen (GIG-2) inbertsioa 25 eta 35 milioi euro artekoa izango dela aurreikusten da.
GIG-2ren gauzatzea lehenengo fasearekin paraleloan egingo da eta obrak aldi berean amaitzea aurreikusten da legealdiren bukaeran. Honi buruz, José Ignacio Asensio Ingurumeneko Diputatuak urrats erabakigarria dela adierazi du: “GIGren bi faseen abiarazteari esker, Gipuzkoak hondakinen arazoari irtenbidea emango dio legealdiaren amaieran eta herritarrei egindako promesa beteko da”.
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen bigarren fasean aurreikusitako biometanizazio plantak urtean 40.000 tonako gaitasuna izango du eta 60.000 tonara handitu daiteke, gaika bildutako materia organikoa jasoko du. Instalazio honek hondakinen zatiki organikoaren bitartez biogasa lortzeko teknologia edukiko du eta energia sortuko du. Zepen birziklapen plantak balorizazio energetikoko plantatik eratorritako hondakinen hondar solidoei tratamendu emango die eta arido birziklatuetan bilakatzeko prozesu ezberdinak garatu ditu, obra publikoan erabili ahal izateko (errepideak, eta abar).
GIG-2a garatu eta martxan jartzeko aurreikusi den kronograma LPSren aldaketarekin hasten da, tramitazioa 2018. urteko hasieran amaitzea aurreikusten da. Paraleloki eta aurreko epearekin bat eginez, oinarrizko proiektua egingo da eta Ingurumen Baimen Bateratua eskatuko da GIGren bigarren faserako. Prozesu hauek bukatu ondoren GIG-2ren instalazioen gauzatzeari eta eraikuntzari ekingo zaie, 2019ren erdialdera bukatuko dira, GIG-1enarekin bat eginez eta 2019ko udazkenean martxan jarriz.
Gipuzkoako Ingurumen Gunearen 2. fasean eragina izateaz gain, transferentzi estazioen berrantolaketan eragina izango du ere. Transferentzi Estazioetan mankomunitateek toki-mailan bildutako hondakinak transferentzi guneetara eramaten dira eta bertan kudeatzen dira. LPS berriak egungo zabortegien itxiera egoera islatzen du: Urteta (Urola Kosta), Lapatx (Urola Erdia) eta Sasieta, Aizmendiko (San Marko) zabortegian aurreikusitako plantaren ezabapena aztertuz.
1865