Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Goenagaren, Arregiren eta Garañoren exijentzia narratiboaren ibilbidea azpimarratu du. 15 izendapen lortu dituzte Goya sarietarako, «Lubaki amaigabea» filmarengatik

Aldundiak Goenagaren, Arregiren eta Garañoren exijentzia narratiboaren ibilbidea azpimarratu du. 15 izendapen lortu dituzte Goya sarietarako, «Lubaki amaigabea» filmarengatik

Denis Itxasok Gipuzkoako ekoizpen guztiak zoriondu ditu Espainiako zinemaren galarako izendapenengatik.

2019/12/02

Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi gipuzkoarren "Lubaki amaigabea" filmak 15 izendapen lortu ditu urtarrilaren 25ean Malagan egingo den Goya sarien 34. edizioan; horien artean, Film Onenaren, Zuzendaritza Onenaren eta Jatorrizko Gidoi Onenaren sariak.

Denis Itxaso Kultura diputatuak Espainiako zinemaren sarien hurrengo edizioan Goya sarietarako lehiatuko diren Gipuzkoako ekoizpenen arduradun exekutibo, artistiko eta teknikoak zoriondu nahi izan ditu. Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendarien eredua eta balioa nabarmendu ditu Itxasok; izan ere, zuzendari horien talde-lana eta narrazioaren alorreko exijentzia inspirazio handia dira, eta ondo egindako lanaren ibilbide koherentea marrazten dute.  Irusoin eta Moriarti ekoiztetxeek osatzen duten taldea gai da, zalantzarik gabe, interes handiko eta hausnarketa eta eztabaida eragiten duten historiak kontatzeko. 

Era berean, Aritz Moreno zuzendari donostiarraren meritua nabarmendu du Itxasok, «Las ventajas de viajar en tren» bere opera primarengatik. Angel Alonsoren «Elkano eta Magallanes. Lehen Mundu Bira» filma ere Animaziozko Film Onenaren sarirako izendatu dute.

Azkenik, Denis Itxasok ez du ahaztu nahi izan "Goya sarietan parte hartuko duten film askok Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan zuten bultzada handia. Zalantzarik gabe, hori euskal zinemarentzat funtsezkoa den plataforma bat da".

Hauek dira «Lubaki infinitua» lehiatuko den 15 kategoriak:

-Film onena

-Zuzendaritza onena

-Jatorrizko gidoi onena

-Jatorrizko musika onena – Pascal Gaigne 

-Gizonezko protagonista onena – Antonio de la Torre

-Emakumezko protagonista onena – Belén Cuesta

-Gizonezko aktore errebelazio onena – Vicente Vergara

-Ekoizpen zuzendaritza onena

-Argazki zuzendaritza onena

-Muntaketa onena

-Zuzendaritza artistiko onena

-Jantzien diseinu onena

-Makillaje eta ile-apainketa onena

-Soinu onena

-Efektu berezi onenak

Alejandro Amenabarren "Mientras dure la guerra" (17 izendapen) eta Pedro Almodovarren "Dolor y gloria" (16 izendapen) dira izendapen gehien dituztenak.  Hiru film horiek film onenaren saria lortzeko lehiatuko dira, Benito Zambranoren "Intemperie" eta Oliver Larenaren "Lo que arde" filmekin batera.

 

 

 

  

1625