Aldundiak Lurraldebuseko gidariei zuhurtzia handiz gidatzeko eskatu die errepidean txirrindularien segurtasuna bermatzeko
Aldundiak Lurraldebuseko gidariei zuhurtzia handiz gidatzeko eskatu die errepidean txirrindularien segurtasuna bermatzeko
Aldundiak Lurraldebuseko gidariei zuhurtzia handiz gidatzeko eskatu die errepidean txirrindularien segurtasuna bermatzeko
Mugikortasuneko foru diputatu Marisol Garmendiak gutun bat bidali die Lurraldebuseko zerbitzua kudeatzen duten hiriarteko autobus-enpresei.
Mugikortasuneko foru diputatu Marisol Garmendiak gutun bat bidali die Lurraldebuseko zerbitzua kudeatzen duten hiriarteko autobus-enpresei. Bertan, gidariek zuhurtzia handiz gidatzeko eskatu die, Gipuzkako errepideetan zirkulatzen duten txirrindularien segurtasuna bermatzeko.
Garmendiak “Lurraldebuseko gidari guztien profesionaltasuna” aitortzeaz gain, honakoa gogoratu die: “zuhurtzia handiz gidatzea eta zirkulazio- eta segurtasun-arauak zorrotz betetzea oso garrantzitsuak dira, errepidean ahulenak direnekin —txirrinduan doazen pertsonak— gerta daitezkeen istripuak saihesteko”.
Foru diputatuaren ekimen hau dator, Espainiako zenbait lekutan —bereziki Valentziako Oliva inguruan— duela gutxi gertatu diren eta hainbat txirrindulariren heriotza eragin duten zoritxarreko istripuen ondoren. “Gipuzkoan txirrindularitza-tradizio handia dago eta bertako errepideetan askotan topatzen jendea bai aisia bai kirol gisa txirrindularitza praktikatzen. Datu ofizialen arabera, gure lurraldean hiriarteko errepideetan harrapatutako txirrindularien kopuruak pixkanaka gora egin zuen 2011-2015 epean. Guztira 368 istripu gertatu ziren. Egokia da errepidean zirkulatzen dutenei modu arduratsuan gidatu behar dutela gogoratzea, zirkulazio-arauak errespetatuz eta bide-segurtasuna areagotuz. Guztiok —oinezkoek, txirrindulariek eta gidariek— kontziente izan behar dugu errepideak eta txirrindularien eta oinezkoen bideak partekatzen ditugula, eta arretaz, errespetuz eta gizatasunez gidatu behar dugula”.
ZIRKULAZIO GOMENDIOAK
Galtzada txirrindulariekin partekatzean zuzen jokatzea eta bide-segurtasuneko gutxieneko arauak errespetatzea funtsezkoak dira. Txirrindulari bat aurreratzean abiadura murriztu behar da eta, gutxienez, metro eta erdiko tartea utzi behar da ezbeharrak saihesteko. Arauak txirrindulariei paraleloan zirkulatzen uzten dienez pazientzia eduki behar da, aukera dugunean haiek behar bezala aurreratzeko. Eta batez ere, txirrindulariek egin ditzaketen mugimendu azkarren aurrean, segurtasun-neurri onena arreta handitzea da, errepidean haiek beti alde ahulena direla gogoratuz.
Bestalde, txirrindulariek ere zirkulazio-arauak errespetatu behar dituzte, eta besteek haiek ikusteko elementuak eta kaskoa erabili behar dituzte. Edozein maniobra egin aurretik, garaiz ohartaraztea komeni da beti. Gainera, lasai eta seguru zirkulatu behar da, edozer gauzaren gainetik oinezkoa bereziki errespetatu behar den hirigunean. Txirrindulariak errepidean taldean badoaz, gehienez biko ilarak osatu ahal izango dituzte.
1701