Pintxopote solidarioan bildutako dirua jaso dute errefuxiatuei laguntzen ari diren boluntarioek
Pintxopote solidarioan bildutako dirua jaso dute errefuxiatuei laguntzen ari diren boluntarioek
Lankidetzako zuzendariak pintxopote solidarioan bildutako dirua eman dio Iñaki Mijangos boluntarioari.
Fernando San Martin, Lankidetzako zuzendariak joan den ostegunean Grosen egindako pintxopote solidarioan bildutako dirua eman dio Iñaki Mijangoseri, Greziako uharteetan errefuxiatuei laguntzen ari diren Gipuzkoako boluntarioen ordezkariari. Ekitaldian Club Rotary-k hartu du parte, Club-ak ere dirua bildu baitu. Denetara 3000 euro bildu dira.
Bildutako dirua salbamenduko ontzi bat erosteko eta gauean ikusteko ekipamendua erosi nahi da, gauez iristen baitira errefuxiatu gehien, eta ikuspen baldintza txarrek asko zailtzen dituzte erreskate lanak. Egin diren kalkuluen arabera, egunero 6.000 pertsona inguru iristen dira Greziako uharteetara, ontzi kaskarretan.
San Martinek eskertu egin du pintxopote solidarioa antolatzea ahalbideratu duen gizarte zibilaren konpromisoa eta inplikazioa. “Europako erakundeen ekintzarik ezaren aurrean, gizarteak mugitzeko tresnak dituela baieztatu du. Ez dugula etso behar erakusten digu”.
San Martinek Europako erakundeen ekintzarik eza kritikatu du. “Hilabeteak igaro dira, negua iritsi da eta errefuxiatuen bizi baldintzak gero eta okerragoak dira. Europa humanitarioa eta askatasunen Europa Mediterraneo itsasoan hondoratzea ezin dugu onartu”.
“Egoera larri horren aurrean pertsona batzuk beren onena ematen ari dira. Grezian dauden boluntarioak egiten ari diren lana benetan txalogarria da. Eraberean, txalogarria da Gipuzkoan nabarmena den kontzientziazio eta elkartasun maila, hasiera hasieratik euren laguntza eskaini bait zuten”.
Plastikozko edalontzi zuriekin errefuxiatuen aurpegiak egiteko REZINK enpresak izandako ideia izan zen ekimenaren ernamuina. Material horiekin sortu zen panelak inpaktu bisual eta estetiko handia izan zuen eta Europako itsasertzean gertatzen ari den giza drama honekiko jendea kontzientziako oihu bat izan nahi zuen.
Ideia horretatik abiatuta pintxo-potea egin zenn. PINTXOCCOP boluntarioen elkarteari esker gauzatu da ideia hori. Beraiek egin dituzte kudeaketa guztiak auzoko tabernetan. Horrez gain, babesle gisa bat egin dute ekimenarekin KELER enpresak, garagardoa hornituko duenak, eta Diz, Donibane, Portobello, La Plata, Mendi, Ipotx eta Serna tabernek.
Salvamento Marítimo boluntario elkarteak kontu bat duela Laboral Kutxan (IBAN ES92 3035 0235 22 2350038982), erreskateko ontzia erosteko eta gauez ikusteko tresneria erosteko ekarpenak egin daitezen.
1375