Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak Sahararekin duen konpromisoa berretsi du

Aldundiak Sahararekin duen konpromisoa berretsi du

Polisario Fronteak Euskadin duen ordezkariaren bisita instituzionala

Markel Olano Diputatu Nagusiak,  Denis Itxaso Kultura eta Kooperazio Diputatua, Maribel Vaquero Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiak eta Fernando San Martin, Kooperazio Zuzendariak bildu egin dira gaur goizean Polisario Fronteak Euskadin duen ordezkariarekin, Mohamed Fadel Hay Enhamed Kaid Salem (Lih Beiruk)-ekin.

Bisita instituzional honetan Olanok eta Vaquerok luze eta zabal hitz egin dute Polisario Fronteak Euskadin duen ordezkariarekin nazioarte mailan naiz Sahara zein Euskadik duten egoera soziopolitikoari buruz. Olanok azpimarratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Sahararekin duen konpromisoak indarrean jarraitzen du. Beraien errebindikazioa babesten dugu autodeterminaziorako eskubidea dutela sinesten dugulako. Olanok gehitu du beraiekin bat egiten dugu eta, Diputazio honek ahal duen guztian, herri sahararrekin elkarlanean jarraituko dugu.

Denis Itxaso eta Fernando San Martin bestalde Aldundiak eta Euskal Fondoak izenpetu duten hitzarmenari buruz aritu dira. Hitazrmen hau Mendebaldeko Saharan giza eskubideen bortxaketen aurrean ikerketa egiteko eta gaitasunak garatzeko izeneko proiektuari laguntzeko da eta horretarako Kooperazio Zuzendaritzak 50.000 euro bideratuko ditu.

“Herri saharraren egoera nazioarteko komunitatearen erronka demokratiko handienetako bat. Lankidetzan xedetzat ditugu giza eskubideen defentsa eta Nazio Batuek aintzat hartzen dituen estaturik gabeko herrien babesa, bereziki herri sahararrari dagokionez”, esan du Itxasok.

Hori dela eta, Aldundiaren funtsezkoa da errefuxiatuei laguntzea baina baita giza eskubideen defentsarako estrategia integralak eraikitzea eta nazioarteko komunitatea presionatzea. Proiektu honen helburua da Mendebaldeko Saharan giza eskubideak osatzeko, indartzeko eta eskatzeko zerginean aurrera egitea eta egia, justizia eta biktimei erreparazioa emateko eskatzeko indarrezko desgertzeen eremuetan.

Jarduerak lau ardatzen inguruan egituratuko dira:

  • Mendebaleko Saharako lurralde askatuetan bi hobi zaltzea, hamasei pertsonaren arrastoak daudelakoan. Lanaren tamainak eskatuko du gero ikerketa txosten bat argitaratzea, Nazio Batuen organismoei eta legezko instantziei aurkeztuko zaiena eta giza eskubideetan espezializatutako inguruetan banatuko dena eragina indartzeko.
  • ADN laginen banku bat sortzea EHUko laborategietan, desagertu diren saharraren familiena, hobietatik ateratako arrastoen identifikazioa errazteko datozen urteetan.
  • Azken urteetan aurrera eramandako prozesua zabaltzea Mendebaldeko Sahara okupatuko giza eskubideei buruzako eragin politikoko ekintzak burutzeari dagokionez. Informazioa sistematizatzea eta edukiak sartzea hilobien mapa agerrarazten duen infografian eta Memoria Oasiaren Laburpena frantsesera itzultzera Parisen aurkezteko.

 

Jardueretan parte hartzen duten Saharako gizarte antolakuntzen eta erakunde publikoen giza eskubideen inguruko gaitasunak indartzea, giza eskubideetan espezializatutako prestakuntza moduluak irakatsiz.

  

2139