Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiaren eta Surfrider erakundearen eskutik Irri Sarri ekimenak eta Gaea elkarteak beren proiektuak ezagutarazi dituzte

Aldundiaren eta Surfrider erakundearen eskutik Irri Sarri ekimenak eta Gaea elkarteak beren proiektuak ezagutarazi dituzte

Bi proiektu berritzaile ezagutarazi dira, itsas ingurunea babestearekin eta itsas zaborrak murriztearekin lotuak.

2021/11/23

Topaketa horien finantzatzailea izan da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentua, “Kostaldea eta zu” proiektuaren barruan.

Monica Pedreira: “Topaketa hauen asmoa da, alde batetik, bi proiektu ezagutaraztea, itsas zaborrek gure lurraldean duten eragina murrizteko sortuak, eta bestetik, ikasi ahal izatea, lehen mailako ingurumen erronka honetan lan egiten duten eragileen esperientzia eta erronketatik”.


Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak eta Xavier Curto Surfrider erakundekoak bi proiektu berritzaile ezagutarazi dituzte, Tabakalerako Impact Huben, itsas ingurunea babestearekin eta itsas zaborrak murriztearekin lotuak.

“Kostaldea eta zu”, zeharkako proiektu bat da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Departamentuarena eta Surfrider España gobernuz kanpoko erakundearena, helburutzat duena itsas zaborren problematika ezagutaraztea eta konponbideak bilatzea Gipuzkoan. Proiektu hori zenbait ekimenez osatuta dago, zeintzuek zerikusia baitute hezkuntzarekin, herritarren zientziarekin, boluntariotzarekin, artearekin, eta ozeanoaren babesean inplikatutako lurralde erakundeen arteko konexioarekin.

Topaketa horien asmoa da, Monica Pedreira Ingurumeneko zuzendariak adierazi duenez, “alde batetik, bi proiektu ezagutaraztea, itsas zaborrek gure lurraldean duten eragina murrizteko sortuak, eta bestetik, ikasi ahal izatea, lehen mailako ingurumen erronka honetan lan egiten duten eragileen esperientzia eta erronketatik”. Era berean, gehitu duenez, “itsas ingurunean dagoen zaborra arazo global bat da, hazten ari dena, eta eskatzen duena neurriak hartzea, arazoari buelta eman ahal izateko”. Orobat, gogorarazi duenez, “gure itsaso eta hondartzetan dauden itsas hondakinen arazoa Gipuzkoak aurrez aurre duen ingurumen arazo garrantzitsuenetako bat da”.

Maria Ballesteros Surfrider Españako hezkuntzaren eta boluntariotzaren arduradunak adierazi duenez, “Balio handia du guretzat Surfriderren misioarekin bat datozen helburuak dituzten erakundeen esperientzia ezagutzeak. Elkarrekin, gai gara irtenbide hobeak aurkitzeko eta urrunago iristeko”.

Ekitaldian, Gaea elkartearen esperientzia ezagutu da, zeinaren helburua baita, lehenik, itsas ingurunearen defentsa eta babesa sustatzea; gero, eragin antropogenikoa minimizatzea; eta azkenik, itsas bizitza kontserbatzearen alde egitea, gizartea sentsibilizatuz eta kontzientziatuz, eta gizartean dibulgatuz.

 

Irri Sarriren esperientzia ere ezagutarazi da: proiektu berritzaile bat da, zeina sortu baita ez itzultzeko edalontziak erabiltzeari uzteko, gordailu baten truke eskuratutako kafe-katiluak erabiliz; hartara, erabili eta botatzeko kafe-katilutan xahutu ez dadin.

  

1497