Aldundiaren lanak hasi dira gerriko berde-urdineko Mutxio bidea egokitzeko
Aldundiaren lanak hasi dira gerriko berde-urdineko Mutxio bidea egokitzeko
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak Mutxio parkearen eta Santa Barbara ermitaren natur balioa nabarmendu du
Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatuak, Zarauzko alkateak eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak egiten ari diren lanak bisitatu dituzte gaur, Santa Barbara miradoretik malekoira Mutxio parketik barrena, Zarauzko gerriko berde-Urdinean sartuta dauden jarduerak dira. Lanak lau astetako epean egingo dira eta 28.400 euroko inbertsioa egitea eskatzen dute. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumen Departamentuak finantzatutako ditu.
Mutxio parkea eta Santa Barbara ermita bere natur balioengatik eta garrantziagatik kontserbatu nahi diren espazioak dira. Horregatik, 2003. urtetik Natura sarean sartuta daude.
Jose Ignacio Asensiok adierazi du “Foru Aldundiko Ingurumen Departamentuaren helburu estrategikoetako bat Gipuzkoa jasangarri baten aldeko pausoak ematea dela, eta horrek esan nahi lurraldean hainbat mailatan jardutea eta modu horretan klima aldaketen erronkari aurre egitea. Hondatutako espazioen berreskuratzea, ekosistemen biziberritzeak eta hauen naturalizazioak lurraldeari aukera emango dio klima aldaketaren aurrean mantentzeko eta areagotzeko, eta testuinguru horretan sartzen dira Zarautzen burutzen ari garen lanak”.
Xabier Txurrukak, Zarauzko alkateak, herriko bizilagunek hainbeste ezagutzen ez duten zati honen edertasuna azpimarratu du eta baieztatu du obra hauei esker eraztuna baldintza hobeagoetan egongo dela. Hau dela eta, erabiltzera bultzatu ditu herritarrak. Izan ere, Zarauztik Getariara eta Santa Barbarara joateko alternatiba motzagoa da eta besteak bezain erakargarria.
Jarduketa egungo bidea konpontzean datza, beharrezkoak ez diren eta indar naturala gutxitzen dioten elementuak kenduz eta eusteko balio duten eta segurtasuna ematen dioten elementuak sartuz, oinezkoen bide izaera galdu gabe.
Horretarako, eusteko jarduerak bioingeniaritza tekniken bidez egitea aurreikusten da, zehazki krainer hormen bidez, teknika ez inbaditzaileak eta izaera naturalekoak direlako.
Lanak 2 zonaldetan bereizten dira. 1 zonaldeak Mutxio parkea eta Aiten Etxeko aparkalekutik dagoen sarbidera arte hartzen du, eta 2 zonaldeak Mutxio parkearen bidetik Natura sarean sartu arte.
Udaletxeko ordezkariek adierazi dutenez, eraztun berde urdinaren proiektuaren helburu nagusia da Zarautz inguruan balio natural handiko arloak babestea eta mantentzea. Aldi berean, herritarrei jakinarazi nahi zaie giartearen inplikazioa handitzeko. “Biodibertsitatearen mantenua gure ingurmeneko politikaren heburu nagusia da eta hori lortzeko baliabideak jarri behar dira, modu eranginkorrean”, esan du Vazquezek.
1696