Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiaren Zuzentasun Sistema aipatu du Wolters Kluwer-ek gardentasunari buruzko atalean

Aldundiaren Zuzentasun Sistema aipatu du Wolters Kluwer-ek gardentasunari buruzko atalean

Mª Concepción Campos Zuzenbidean doktoreak argitaratutako artikuluan, kontrolerako organu desberdinak aztertzen ditu

2016/11/10

Wolters Kluwer argitaletxe entzutetsuak argitaratzen duen ‘El Consultor de los Ayuntamientos’ aldizkariak Gipuzkoako Foru Aldundiaren Erakunde Zuzentasunerako Sistema aipatu du, gardentasun arloan kontrolerako organu gisa. Mª Concepción Campos Acuña Zuzenbidean doktoreak eta Tokiko Administrazioko idazkariak idatzi du artikulua, aurtengo 18. alean, Gardentasunaren Behatokia atalaren barruan. Arlo honetan kontrolerako dauden hainbat organu aztertzen ditu Camposek, eta, horien artean, lehen tokian aipatzen du Aldundiak legealdi honetan onartutako Sistema, bere ordezkarien jarrera etiko eta eredugarria bermatzeko.

Camposek begi onez hartzen du neurriak hartzea “gardentasunik eza eta legeak ezarritako eskakizunen urraketak” kontrolatzeko “gaitzespen mekanismoak” finkatzea. “Horrelako organuak onuragarriak dira eszenatoki honi aurre egiteko, gaitasuna dutelako arau hausteen inguruan informazioa eskatzeko, eta betetze-mailari zein bestelako alorrei buruzko txostenak argitaratzeko, publiko egiten direnak (…). Izaera prebentiboarekin, gainera; izan ere, hobetu ahal izateko, beharrezkoa da neurtzea, ebaluatzea eta kontrolatzea, arauen betetze formala ziurtatzeko, eta kontsiderazio inmaterialagoak ere kontuan hartzeko (…)”.

Zuzenbidean doktoreak azpimarratzen duenez, “tokiko mailan helburu errealak eta neurgarriak lortu nahi dituen gardentasun arloko edozein tokiko proiektu, dagokion kontrolerako sistema ezarri beharko du, neurgailu objektiboekin eta, ahal dela, kanpoko lankidetzarekin, bai adituena eta baita herritarrena ere, erakundearen benetako egoera finkatu ahal izateko (…)”.

Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak ontzat jo du Aldundiaren Zuzentasun Sistema eredu gisa kokatzea, egileak egindako balorazioari helduta. “Espreski aipatzen du kanpoko lankidetzaren egokitasuna kontrolerako organuetan. Eta martxan jarri dugun etika batzordearen ezaugarri nagusietako bat hori da, hain zuzen: kanpoko kideen gehiengoa. Hiru dira guztira, eta ‘etxe barruko’ bi. Horrela, batzordearen erabaki eta ebazpenen independentzia eta partzialtasunik eza bermatzen da”.   

  

1652