Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Volver Aldundiko Kontseilua Astigarragan elkartu da sagardotegien denboraldiaren atarian

Aldundiko Kontseilua Astigarragan elkartu da sagardotegien denboraldiaren atarian

Eider Mendoza diputatu nagusiak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-topaketa egin dute herriaren proiektu eta erronka nagusiak ezagutzeko eta partekatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseilua txotx denboraldia Astigarragan elkartu da gaur, txotx denboraldia hasi baino egun bat lehenago, legegintzaldi honetan egiten ari diren saio ibiltarien esparruan. Saio horien helburua da Gipuzkoako udalerrien beharrak, erronkak eta proiektuak hurbiletik ezagutzea, horiekiko lankidetza indartuz eta jarduera instituzionala herritarrengana hurbilduz. Oraingo honetan, sagardotegien 2025eko denboraldiaren hasieran, Gipuzkoako diputatu nagusia, Eider Mendoza, gainontzeko foru diputatuekin batera, bileraren buru izan da Astigarragako Sagardoetxean hainbat neurri eta erabaki onartzeko.

Kontseilua egin aurretik, Eider Mendozak eta Xabier Urdangarin alkateak lan-bilera bat egin dute, eta bertan aztertu dituzte Astigarragako Udalak mahai gainean dituen proiektu, behar eta erronka nagusiak, hala nola mugikortasuna hobetzea, etxebizitzarako sarbidea, kirol-instalazioak eta udalerriko adinekoen arretarako eta zainketarako baliabideak indartzea.

Eider Mendoza Gipuzkoako diputatu nagusiak herriko proiektuak eta estrategiak ezagutzeko eta partekatzeko aukera eman dion topaketa baloratu du, eta udal-ordezkarien kezkak eta iradokizunak jaso dit: "Bilera honek argi erakusten du erakundeek elkarrekin eta lerrokatuta lan egiten dutenean, eraginkortasunez ekin diezaiekegula udalerriaren erronkei, gure komunitateari zuzenean mesede egiten dioten eta haren garapena indartzen duten neurriak eta proiektuak bultzatuz".

Astigarragako Foru Aldundiak egindako bederatzigarren kontseilu ibiltaria izan da, Gipuzkoako Plazatik Gipuzkoa osoko herrietako plazetara irteteko ekimenean. Ildo horretan, Mendozak jakinarazi duenez, kontseilu ibiltariez gain, legegintzaldiko lehen hilabete hauetan 49 udalerri bisitatu ahal izan ditu, eta dinamika hori indartzen jarraituko da datozen hilabeteetan, lankidetza bultzatzeko eta erakunde-maila desberdinen arteko sinergiak indartzeko.

Bestalde, komunikabideei egindako adierazpenetan, Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak eskertu egin dio diputatu nagusiari eta Diputatuen Kontseiluari Astigarragara bertaratzea, “gure herriaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko”. Izan duten bileran hainbat gai mahai gainean jarri dituela adierazi du, “astigartarrentzat garrantzitsuak direnak. Hala nola: garraio publikoaren arazoa eta autobus zerbitzua indartzeko premia (maiztasuna handitu eta ospitaleetara/unibertsitateetara zerbitzua); hazkunde handi eta azkarra duten udalerri txikien finantzaketa hobetzeko eta doitzeko beharra, hazkunde horri aurre egiteko ekipamendu publikoak azkartzeko; bizikleta zerbitzu publikoak eta bidegorri-sarea hobetzeko apustua; eguneko zentro berriaren proiektua, besteak beste”.

Kontseilu ibiltariaren ondoren, foru diputatuek Sagardoetxea ezagutu ahal izan dute, eskualdean sagardoa egiteko eta kontsumitzeko tradizioari eskainitako espazio kultural eta turistikoa: Gipuzkoako eta Astigarragako kulturaren zati garrantzitsu bat baita sagardogintza, udalerrian 20 sagardotegi baino gehiago izanik.

  

3267