Andorrako gobernuaren bisita Gipuzkoako zerbitzu soziosanitarioa ezagutzeko
Andorrako gobernuaren bisita Gipuzkoako zerbitzu soziosanitarioa ezagutzeko
Gertutik ezagutu dituzte Gipuzkoako hainbat zerbitzu.
Maite Peña, Gizarte Politikako diputatuak Gipuzkoako mendekotasunaren arretarako eredua aurkeztu die, gaur, Andorrako Gobernuko ordezkariei, egun hauetan lurraldean bisitan baitira lurraldeko zerbitzu soziosanitarioa gertutik ezagutzeko.
Goizean, Donostiako Udaleko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzua ezagutu eta gero, Intxaurrondoko Lamourous eguneko zentroa bisitatu dute, Maite Peñak lagunduta. Matia Fundazioak kudeatua eta Aldundiarekin hitzartua, Lamourous egoitza erreferentziazko zentro bat da Pertsonarengan Ardaztutako Arreta Ereduan. Arratsaldean, aldiz, Ester Fenoll, Andorrako Gizarte zerbitzu eta lanbide estatu-idazkaria buru duen Andorrako ordezkaritzari Foru Aldundiaren Adinberri eta Etxean bizi proiektu berritzaileak aurkeztuko zaizkio, baita Kabia organo autonomoa, adinekoen udal egoitzak kudeatzen dituena.
1397