Aldundiak omendu egingo du Andra Mari Abesbatza bere 50.urteurrenean
Aldundiak omendu egingo du Andra Mari Abesbatza bere 50.urteurrenean
Euskadik duen Abesbatzarik handienetako dela dio Denis Itxasok
Aurtengo jardunaldirako 10.000ko laguntza ekonomiko berezia emango duela Aldundiak iragarri du.
Denis Itxaso Kulturako Diputatuak datorren azaroan Errenteriako Andra Mari Abesbatzari bere sorreraren 50.urteurrena dela eta Aldundian harrera egingo zaiola iragarri du gaur Errenterian.
Itxaso Abesbatzaren zuzendaritzarekin bildu da gaur goizean beraien egoitzan eta Andra Marik Gipuzkoako kultur arloan duen ibilbide nabarmena goraipatu ondoren gutxi interpretatutako obren prestaketan eta partitura naiz enkarguen estreinetan duen garrantzia azpimarratu du. “Euskadik duen abesbatzetatiak handienetako da Andra Mari eta ongi merezia du Aldundiaren omenaldia”, esan du.
Hau dela eta, Aldundiko Kulturako Departamentuak 10.000 euroko dirulaguntza bate mango dio 50. urteurreneko ospakizun programak sortzen dituen gastu bereziak orekatzeko.
Ospakizunaren programa Errenteriako herriaren eremua gainditzen du, grabaketa historiko bat erreskatatu, eta berrogeita hamar urte hauetan abesbatzaren biziari buruzko argitalpen monografikoa utziko baitigu.
“Eresbil Artxiboa eta Musikaste, Euskal Musikaren Astearekin duen harreman sendoa erraztu dio kultura balio berezia izatea, euskal koru musika arloan errepertorio bikaina baitu. Eta Musika Hamabostaldiarekin duen harremanak aukera eman dio nazioarteko errepertorioa prestatzeko kalitate handiarekin, eta jendaurrean aurkezteko arrakasta bikainarekin, bai Gipuzkoako jaialdi horretan naiz bestelako jaialdi eta auditorium-etan”, esan du Itxasok.
Nabarmena ere bada, euren lana ume eta gazteen heziketa eta motibazioan, musikatresna, solfeoa naiz koru musika eremuetan. Honi esker, ume eta gazteen abesbatzak mantentu ahal izan dira bere eragin-inguruan.
Bileran izan dira Andra Mariko presidentea Javier Olascoaga eta Andoni Sierra zuzendaria.
1613