Turismoak ekonomian duen pisua aberastasuna sortzeko estrategiaren erdigunean jartzen du sektorea
Turismoak ekonomian duen pisua aberastasuna sortzeko estrategiaren erdigunean jartzen du sektorea
Turismo Departamentuak EUSTATek atzo emandako datuen balantzea egin du.
- Denis Itxasok iragarri du aurki eratzekoa dela Turismoaren Mahaia, sektoreko eragileekin batera, “hazkundearen kudeaketa partekatzeko eta jasangarriagoa eta orekatuagoa egiteko”
- “Gipuzkoa ondo prestatu behar da abiadura handiko trena Donostiara iristen denerako, turismoan eragin biderkatzaileari izango baitu"
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Turismo Departamentuak EUSTATek atzo emandako datuen balantzea egin du; datu horien arabera, turismoak gero eta garrantzia handiago du lurraldeko barne produktu gordinean.
Txostenak dioenez, 2014an turismoak egindako gastua barne produktu gordinaren % 7,4ra iritsi da, eta datu hori bat dator azken urteotan Gipuzkoak izan dituen bisitari kopuruaren eta igarotako gauei buruz azken hilabeteotan plazaratu diren datuekin. Datu horiek, gainera, bat datoz Exceltur elkarteak emandako datuekin; horien arabera, Donostia Espainiako hiri destinoen arloan errentagarritasun maila altuenetakoa lortu zuten hiri turistikoen artean dago, bigarrena, hain zuzen ere, logela bakoitzeko 78 euro lortu baitzituen batez beste, 2015ean, hau da, aurreko urtean baino % 7,7 gehiago.
“Turismoa gaur egun gure aberastasun iturri handienetakoa da, helmuga erakargarria delako eta kalitatea eta segurtasuna eskaintzen duelako, beste arlo batzuetan -gastronomia, kultura eta paisaia- punta-puntan egoteaz gain” nabarmendu du gaur goizean Denis Itxaso lehen diputatu nagusiordeak. “Gainera ez dugu ahaztu behar terrorismoaren amaierak, zalantzarik gabe, izan duen ondorioa, urteetan ondorio gaiztoak izan baititu, ez bakarrik gure elkarbizitzan baita kanpora islatu den publizitate negatiboan ere”.
Gauzak horrela, Foru Aldundiak % 30 igo du turismo aurrekontua 2016. urterako, eta 1.600.000 eurora iritsi da, "turismoa gaur egun Gipuzkoako ekonomiari dinamismorik handiena ematen dion arloetako bat da eta horregatik, hain zuzen ere, jarri dugu aberastasuna lortzeko gure estrategiaren erdigunean". Foru Aldundiak aldaketa garrantzitsuak egingo ditu turismoaren sustapenean (lurralderako marka berri bat sortuko du), bisitariei harrera egiteko arloan (turismo bulego berri bat irekiko du lurraldearen erakargarritasunak azaltzeko), eta Turismoaren Mahaia jarriko du abian, sektore hori osatzen duten eragileak biltzeko.
Azken jarduketa horri dagokionez, Itxasok adierazi du Departamentua araudi bat prestatzen ari dela, Diputatuen Kontseiluak aurki onartzekoa dena, eta aholku organo bat sortzea ahalbidetuko duena; organo horretan, besteak beste, turismoari eragiten dioten politika publikoak eta turismoa sustatzeko neurrien lurralde oreka izango dira aztergai, Foru Aldundiaren urteko lehentasunak ezarriko dira, eta, azken finean, sektoreari eragiten dioten hainbat esparruren arteko koordinazioa errazteko neurriak jarriko dira abian (garraio publikoa, baliabideak, ostatuak, dendak, ekitaldiak eta abar.)
Kultura eta Turismo diputatuak gogorarazi du Gipuzkoak garrantzia handia hartu duela atzerriko turisten artean, 2015ean, datu absolutuetan, beste lurraldeetara baino askoz gehiago etorri baitziren Estatu Batuak, Mexiko, Argentina, Brasil, Amerikako gainerako herrialdeak, Japonia eta Australia jatorri zituzten turistak. “Datu hori esanguratsua da, esan nahi baitu Donostia markaren ospeak eta posizionamenduak arrakasta handiagoa duela bisitariak Madrilgo aireportutik datozenean (Europakoak ez diren bisitariak), Loiutik datozenean baino (Europar gehienak)”. Horrek hausnarketa egitera eraman behar gaitu: abiadura handiko trenak eragin biderkatzailea izango du eta erronka horri aurre egiteko gure lurraldea nola prestatu behar dugun pentsatu behar dugu”.
1913