Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea AP-8 autobidean Oinaurreko irteera itxiko da 48 orduz

AP-8 autobidean Oinaurreko irteera itxiko da 48 orduz

Bidegik bidezorua hobetzeko egingo dituen lanen ondorioz, irteera itxi egin beharko da gaur, asteazkena, gauerditik ostiral gauerdira arte.

2021/06/29

Bidegi foru elkarteak jakinarazi duenez, AP-8ko zorua hobetzeko lanak egingo dituzte, Oinaurre parean, gaur, asteazkena (ekainak 30) 00:00etatik uztailaren 2ko (ostirala) 23:00etara bitartean.

AP-8ko 6,500 eta 3,500 kilometro-puntuen artean perkolatze-geruza berri bat zabalduko da, Irun-Oinaurreko lotune-erdiaren parean, Behobiarako noranzkoan, eta beharrezkoa izango da norabide horretako bi erreiak eta Oinaurreko irteera ixtea. Zirkulazioa Donostiako erreietako batean egokituko den bypassetik desbideratuko da.

Zirkulazioa Donostiako noranzkoko errei batean egokituko den bypassetik desbideratuko da. Alternatiba gisa, Oinaurreko erabiltzaileek Irungo irteera erabili beharko dute. Oinaurretik autobiderako sarrera irekita egongo da.

AP-8ko zati horretan aplikatuko den perkolatze-geruzak asfaltoa indartzeko balioko du, kamioiek gasoleoa galtzeak eragiten duen higaduraren aurrean, eta autobideko errodadura-geruzari eragin ez diezaion.

 Perkolatze-geruzak asfaltoa indartzen du kamioien deposituetako purgagailuetako erregai-galerak eragiten duen higaduraren aurrean, eta autobideko errodadura-geruza kaltetzea saihesten du.

 

  

2550