Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea AP-8ko Donostiako bigarren ingurabidea 49 orduz itxiko da Bilborako noranzkoan

AP-8ko Donostiako bigarren ingurabidea 49 orduz itxiko da Bilborako noranzkoan

Autobidea itxita egongo da martxoaren 16ko goizaldeko 04:00etatik (larunbata) asteleheneko 05:00etara.

2024/03/14
Gipuzkoako Foru Aldundia

Asteburu honetan, AP-8ko Donostiako bigarren ingurabidearen zati osoa itxita egongo da Bilborako noranzkoan, Urumeako zubibidean errodadura geruza berria zabaltzeko, azpiegitura hori birgaitzeko proiektuaren azken fasean. Itxiera martxoaren 16ko goizaldeko 04:00etan (larunbata) hasiko da eta asteleheneko 05:00ak arte iraungo du.

8 km-ko tarteari eragingo dio, Errenterian 12,000 kilometro puntutik hasi eta Astigarraga-Donostia pareko 20,000 kp-ra arte. Mozketa beharrezkoa da aglomeratu berria zubibidearen 1.100 metroko luzeran zabaltzeko. Alternatiba gisa, trafikoa GI-20 errepidetik desbideratuko da berriro Aritzetan (Usurbil) AP-8arekin bat egin arte. Astigarraga, Hernani edo Iruñerantz doazenek 5. irteera erabil dezakete eta GI-40 eta A-15 errepideetatik jarraitu. Autobidea zabalik egongo da Behobiarako noranzkoan.

Itxierak irauten duen bitartean fresaketa lanak amaituko dira, dilatazio junturak babestu eta errodadura-geruza berria zabalduko da. Horretarako, aglomeratua transferitzeko 2 silo, 5 makina hedatzaile eta lau arrabol trinkotzaile erabiliko dira. Halaber, bide-zoruan seinale horizontalak margotuko dira.

Urumeako zubibidea birgaitzearen helburua Bilborako norabidean zubibidearen hiru errailetako zorua berritzea da. Egungo aglomeratua kendu eta nahasketa bituminoso batekin ordezkatzea aurreikusten du, zoladura iragazgaitzagoa eta malguagoa lortzeko. Halaber, taula iragazgaiztea eta zoruaren azpiko drainatze-puntu berriak aurreikusten ditu, ura biltzeko sistema batekin eta hustubideekin. Era berean, balizak eta euste-sistemak hobetuko dira. Bidegik 2.342.000 €+BEZ inbertituko ditu errehabilitazioan.

  

1592