Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru Ogasunen adierazpena

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru Ogasunen adierazpena

Ezkutuko ekonomia eta zerga-iruzurrari buruzko txostenaren egileek esandakoaren harira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Ogasunen adierazpena

2016/06/20

EHUko Ekonomia Publikoko Institutuak egindako ezkutuko ekonomia eta zerga-iruzurrari buruzko txostenaren harira Ignacio Zubiri, Javier Fernandez-Macho eta Mari Carmen Gallastegik egindako adierazpenak direla eta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Ogasunek hurrengo adierazpena egiten dute:

  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundiek urtero egiten dituzte iruzurraren aurkako planak. Hauetan jasotzen dira ekitaldi bakoitzean esparru honetan burutuko diren lan ildoak. Plan hauek Batzar Nagusietan aurkezten zaizkie beste talde politikoei, eta komunikabideen eta hiru erakundeek dituzten baliabide digitalen bitartez hedatzen dira. Hau da, interesa duen herritar ororen eskura daude.
  • Urtero baita ere, hiru Aldundiek aurreko ekitaldiko planaren emaitzen berri ematen dute Batzar Nagusietan, era xehatuan eta zergaz-zerga zehaztuz. Komunikabideen eta baliabide digitalen bitartez ere jakinarazten dira ondorio hauek, une oro herritarren eskura jarriz. 
  • Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ogasunen jarduketak 4.648 milioi euro azaleratu ditu 2011-2015 aldian (Arabak 649 milioi, Bizkaiak 2.432 milioi eta Gipuzkoak 1.567 milioi). Hau da, batez beste, urtean 929,6 milioi euro azaleratzen dituzte hiru Aldundiek.
  • Hiru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzarekin batera, Zerga-iruzurraren aurkako Batzordean parte hartzen dute, pertsonal tekniko eta independenteak osatzen duena. Batzorde honek jarraitu beharreko ildo estrategikoak zehazten ditu eta iruzurraren aurkako plan bateratua egiten du, alor honetan hiru foru Ogasunek bere aldetik egiten duten jarduketa osatuz. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Aldundientzat hau da gai hauen lanketarako organorik aproposena. Hori dela eta, ez deritzogu egoki organo berri baten eraketa, kasu honetan Iruzurraren Behatokia, aipatutako Zerga-iruzurraren aurkako Batzordeak dituen funtzio berdinak izango bailituzke. 
  • Ikerketaren egileen iritzi eta gogoeta pertsonaletatik haratago, txostenak jasotzen dituen ondorioak honako hauek dira:
    • Ezkutuko ekonomia Euskadiko legezko ekonomiaren %17 dela, eta beti ikerketa ezberdinek Estatu espainiarrenarentzako estimatzen dutenaren azpitik kokatzen dela. Zehazki, Estatuarentzat estimatzen denarena baino bost puntu baxuagoa da.
    • %17 hori Europar Batasunaren batez bestekoan kokatzen dela.
    • Ezkutuko ekonomia dela eta, zerga-bilketan 2.320 milioi euro galtzen direla urtero. 2.320 milioi euro horietatik, 2.000 milioi euskal erakundeek kudeatzen dituzten zergei dagozkie, eta ia 300 Estatuak kudeatzen dituenei.
    • 2012 eta 2014 artean, lan ikuskaritzen %19,6k ezkutuko enplegua aurkitu zuen. Enplegu hori ikertutako enpresetako lanpostuen %6,5 da.
  

2221