Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak zerga-sistema ebaluatzeko egutegia finkatu dute

Erronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak -Borondatezko Gizarte-Aurreikuspeneko Erakundeak-, fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek dagoeneko EAEko egungo zerga-sistemaren ebaluazio kuantitatiboa egiteko data finkatu dute. EAEko Ogasunek diseinatutako eta koordinatutako egutegiak, Zerga Koordinaziorako Organoaren esparruan, hurrengo hilabeteetan jarraitu beharreko ibilbide-orria markatu du. Konpromisoa, egungo fiskalitatearen eragin ekonomikoari buruzko txostenak eta azterketak abenduaren 31 baino lehen izatea da.
Aurretiazko erreforma fiskalen azterketa eta ebaluazioa hutsaldu duten pandemiak eta Ukrainari egindako inbasioak markatutako ezegonkortasun-aldiaren ondoren, beharrezkoa izan da egonkortasun-esparru bat izatea azterketa-prozesuari bermeekin ekiteko. Horretarako, errealitate ekonomiko berria, enpleguaren arloko bilakaera eta enpresen gaitasunak eta lehiakortasuna kontuan hartuko dira.
2014an eta 2018an onartutako erreformen emaitzen azterketa ere baloratuko da.
Gogoeta horretatik abiatuta, ondorio erabilgarriak ateratzeak, 2024an berrikuspen fiskalaren prozesuari ekiteko aukera emango du, Euskadiko sare ekonomikoaren berrikuntzaren eta lehiakortasunaren aldeko apustua finkatzen jarraitzeko aukera emango duen berrikuspena, alegia.
Erronka demografikoa, etxebizitza, BGAEak (Borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeak), fiskalitate berdea, genero-berdintasuna edo ekintzailetza berrikuspen-prozesuan sartzea aurreikusten diren proposamenetako batzuk dira. EAEko gizarteak behar dituen eskaerak artatu eta hauei erantzuteko aldaketak, EAEko zerga-sistemaren izaera progresiboa, ekitatiboa, bidezkoa eta solidarioa sendotzera bideratutakoak.
Nazio Batuen 2030 Agendan ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) bat datozen neurriak jasoko dituen zerga-sistema bat, inklusiboagoa, ekitatiboagoa eta sozialagoa izan eta Europarekiko konbergentzia fiskala bilatuko duena.

1571