Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aritzeta aparkalekua berriro zabalik Donostia noranzkoan

Aritzeta aparkalekua berriro zabalik Donostia noranzkoan

Abenduaren 24tik aurrera, Donostia noranzkoan dagoen aparkalekuan 28 kamioientzako eta 44 ibilgailu arinentzako tokia prestatu da.

2015/12/23
Aritzeta gasolindegia

Ostegun honetatik aurrera, abenduak 24, Donostiako noranzkoan dagoen GI-20 errepideko (lehen AP-8) Aritzetako aparkalekua  berriro zabalduko da bertan egindako birmoldaketa lanak amaitu ondoren.

Bidegik, Gipuzkoako Azpiegituren Agentziak, azaldu duenez, eguraldi onak lanak azkartu ditu eta bihartik aurrera 28 kamioientzako eta 44 ibilgailu arinentzako tokia egongo da Aritzetako aparkaleku horretan.

Egin diren lanen artean, lehen zegoen zoru guztia fresatu eta zoru berria botatzea aparkalekuaren azalera osoan. Gainera, hormigoi hesiak jarri dira ibilgailu astunentzako eta ibilgailu arinentzako lekuak bereizteko.

Lan horiek Aritzeta zerbitzugunearen birmoldaketa proiektuaren barruan kokatzen dira. Honekin batera, Zarautz noranzkoan dagoen gasolindegia berritzea eta Donostia noranzkoan gasolindegian ibilgailuak garbitzeko hiru puntu egitea aurreikusten dira.

Foru agentziak gogoratu duenez, proiektu osoa bi gasolindegi horien emakida duen Cepsa enpresak finantzatzen du eta aurreikuspenen arabera, lan guztiak otsailaren amaieran bukatuta egongo dira.

  

2005