Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Arrakastaz hasi dira bertso emanaldiak adinekoen egoitzetan

Arrakastaz hasi dira bertso emanaldiak adinekoen egoitzetan

Tolosako Uzturre egoitzan egin zuten atzo “Adin-adin” programaren lehenbiziko saioa, eta beste hamar egingo dira urria eta abendua bitartean

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Lanku bertso zerbitzuak “Adin-adin” proiektua antolatu dute aurten ere, adinekoentzako 11 bertso-saio egoitzetan eskaintzeko. Hirugarren urtez jarraian, eta adinekoen bizi kalitatea hobetzea helburu, atzo egin zuten lehena Tolosako Uzturre egoitzan arrakastatsua izan zen, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaranen eskutik, eta urria eta abendua bitartean egingo dira beste hamar saioak lurraldeko hainbat egoitzetan. Antolatzaileen esanetan, “Adin-adin” ekimenaren arrakastaren koska da adinekoen “parte hartzea” bultzatzen dela, batetik, eta beraien arteko harremana “hobetzen” dela, bestetik. Zaharren egoitzetara bi bertsolari joaten dira, gazteagoa bata eta helduagoa bestea. Dagokion egoitzako bailarakoak bertakoak izaten ahalegintzen dira, bertsotan ere eskualdeko kontuak ateratzeko, adinekoei ezagunak egiten zaizkienak.

  

1662