Arrasate eta Zumarraga artean zerbitzu zuzena emango du Lurraldebusek GI-2630 errepidea ixten denean
Arrasate eta Zumarraga artean zerbitzu zuzena emango du Lurraldebusek GI-2630 errepidea ixten denean
Arrasate eta Zumarraga artean zerbitzu zuzena emango du Lurraldebusek GI-2630 errepidea ixten denean
Egoera hori arintzearren beste zerbitzu zuzen bat emango da Zumarraga eta Arrasate artean Deskargako autobia berritik eta 25 minutu inguru iraungo ditu ibilbideak.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuna departamentuak, Rafaela Romero diputatua buru duenak, Lurraldebusen zerbitzu berri bat zehaztu du Debagoiena eta Urola Garaia eskualdeen arteko konexio-premiei erantzuteko, Udanan GI-2630 errepidea ixteak ekarriko dituen eragozpenak arintzearren. Bide Azpiegituretako departamentuak aurreikusita duenez, datorren irailaren 16tik hasita egongo da itxita datozen 4 hilabeteetan. Zerbitzu berriak, DG04B lineak, Arrasate eta Zumarraga lotuko ditu. Zerbitzu zuzen bat da eta Deskargako autobia berria erabiliko du. Bi geraleku hauek konektatuko ditu: Zumarragako “Renfe Geltokia” eta Arrasateko “Garibai”, eta 25 minutu inguru iraungo ditu ibilbideak. Goizeko 5:35ean hasiko da zerbitzua Arrasaten eta goizeko 6:05ean Zumarragan, eta maiztasuna 30 minutukoa izango da goizeko 9ak arte. Egunaren gainerako orduetan ordu bateko maiztasuna izango du zerbitzuak, 13:35etik 15:35era izan ezik ‒denbora-tarte horretan berriro izango da 30 minuturo‒. Horrela, Urola Garaiko eskualdeari ez ezik, Tolosatik edo Goierritik Renfen lekualdatzen diren pertsonei ere emango zaie zerbitzua.
Romero diputatuak adierazi duenez, “Lurraldebusetik zerbitzu osatu bat ematen jarraitu nahi dugu, errepidea itxita egon arren, eta horretarako garraio publikoaren bidez konexioa ahalbidetuko diegu herritarrei, lanagatik edo ikasketengatik eskualde desberdinen artean ibilbidea egin behar dutenei. Gipuzkoar guztiei garraio-zerbitzu iraunkor, eroso eta eraginkor bat ematen jarraitzea da, hain zuzen, gure lehentasuna, errepidea itxita egoteak dakartzan eragozpenak arintzearren. Linea berri honekin irtenbide bat aurkitu dugu Deskargako autobia berritik. Horrek aukera emango du Arrasate eta Zumarraga arteko lotura mantentzeko, eragozpide bat izan ez dadin ibilbide hori garraio publikoa erabiliz egin ohi duten pertsonentzat. Lurraldebusek jarraitu egingo du horrela konpromisoa hori betetzen”.
Obrek irauten duten denboran, kontuan hartuta errepidea itxita egoteak eragotzi egiten duela Lurraldebusen DG04 lineak Oñati eta Legazpi arteko bide-zatian zirkulatzea, honela emango ditu Lurraldebusek zerbitzuak:
- DG04 lineak Oñatiri eta Arrasateri bakarrik emango die zerbitzua, eta oraingo ordutegiak mantenduko ditu bi herrien arteko igarobidean, bai lanegunetan bai larunbat, igande eta jaiegunetan. Gainera, Oñati eta Arrasate lotzen dituen DG44G gaueko linearen ordutegiak mantentzen dira.
- DG09 linea: ibilaldi berriak emango dira goizeko lehenengo orduan Legazpi eta Zumarraga artean lanegunetan, astelehenetik ostiralera, bere konexioa errazteko DG04B linea berriarekin. Ibilaldi horiek Saturnino Telleria eta Urola Industrialdea geralekuak (Legazpi) eta Renfe Geltokia (Zumarraga) egingo dituzte.
Edozein kontsultarako ordutegi horiei buruz edo Lurraldebuseko zerbitzuarekin zerikusia duen edozein gairi buruz, herritarrak harremanetan jar daitezke 900 300 340 telefonoan, edo www.lurraldebus.eus webgunea edo Lurraldebusen APPa kontsultatuta.
2339