Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteburuan COVID-19 duten hiru adineko egoiliar zendu dira

Asteburuan COVID-19 duten hiru adineko egoiliar zendu dira

Asteburuan PCR probek kasu positibo berri bat atzeman dute Alai-Etxe egoitzan eta erabiltzaile bat sendatu da Hermano Garate-San Ignacio egoitzan.

Azken orduetan, COVID-19 duten adineko hiru egoiliar hil dira Gipuzkoako bi egoitza-zentrotan: bi Santa Maria Magdalena (Hernani) eta bat Alai-Etxen (Donostia). Bestalde, erabiltzaile batek gaixotasuna gainditu du Donostiako Hermano Garate-San Ignacio egoitzan. Azken orduetan egindako PCR probek, kasu positibo bat atzeman dute Donostiako Alai-Etxen.

Egun, 62 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitza-zentroen erabiltzaileen artean, 65 zentrok eta 5.425 plazak osatzen duten sarean: Donostiako Hermano Garate-San Ignacion kasu bat, Hernaniko Santa Maria Magdalenan 33, Errenteriako Jesusen Bihotzan 16, Donostiako Alai-Etxen 11 eta Bergarako Mizpirualden kasu bat. 13 dira ospitaleko arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 37 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan ari dira artatzen, Gipuzkoako egoitzetatik eratorritako COVID-19 kasuen arretarako erreferentziazko zentroan. Joan den abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, sei adineko lagunek gainditu dute gaixotasuna, eta 17 hil egin dira.

 

  

1603