Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Asteburuan COVID-19 gaitzaren 9 positibo berri atzeman dira Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

Asteburuan COVID-19 gaitzaren 9 positibo berri atzeman dira Gipuzkoako egoitzen erabiltzaileen artean

Kasu berriak Alai Etxe (1), Hermano Garate-San Ignacio (1), Lamourous (5) eta Argixaoko (2) egoitzetan atzeman dira

Gipuzkoako adinekoen egoitzetan asteburu honetan zehar egindako prebentziozko PCRek 9 positibo berri detektatu dituzte COVID-19an lurraldeko egoitza-zentroen sareko erabiltzaileen artean. Kasu berriak honako egoitza hauetan atzeman dira: 1 Alai-Etxen (Donostia), 1 Hermano-Garate San Ignacion (Donostia), 5 Lamourousen (Donostia) eta 2 Argixaon (Zumarraga). Bestalde, azken orduetan ez da hildakorik jazo, eta beste bi egoiliarrek gainditu dute gaitza: Hernaniko Santa Maria Magdalenako erabiltzaile batek eta Bergarako Mizipirualdeko beste batek. 
Beraz, egun, 62 COVID-19 kasu positibo daude Gipuzkoako egoitzetako erabiltzaileen artean: Hernaniko Santa Maria Magdalena (3), Donostiako Alai-Etxe (29), Bergarako Mizpirualde (7), Donostiako La Paz (1), Donostiako Lamourous (6), Donostiako Hermano-Garate (1), Zumarragako Argixao (8) eta Donostiako Berra (7). 5 dira ospitale-arreta behar duten eta ospitaleratuta dauden pertsonak, eta beste 54 Eibarko Ospitaleko gizarte-solairuan artatuak izaten ari dira, kasu hauetarako egokituta, eta Ordiziako egoitzan. Azken honetara asteburu honetan hasi dira iristen gaixorik dauden lehenengo egoiliarrak. Abuztuaren 11n lehen positiboak eman zirenetik, 39 adinekok gainditu dute gaixotasuna eta 33 pertsona hil dira.
Lurraldeko adinekoentzako egoitza sareak 65 zentro eta 5.425 plaza ditu. Gizarte Politiketako Departamentuak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin etengabeko harremanean, Zaintza eta Alerta Sistema aktibo mantentzen du Gipuzkoako gizarte-zerbitzuetan eta -baliabideetan COVID-19ari aurre egiteko eta, horrela, birusaren hedapena denbora errealean zaintzeko eta gizarte-baliabideak eta –zerbitzuak indartzeko.

  

1917