Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak 30.000 euro jarriko ditu Donejakue Bideko Irungo erromesen aterpetxe berrirako

Aldundiak 30.000 euro jarriko ditu Donejakue Bideko Irungo erromesen aterpetxe berrirako

Donejakue Bideak 200.000 erromes baino gehiago erakartzen ditu Euskadira.

Bideek eta ibilbideek % 12ko pisua izatetik % 20 izatera igaro dira ia bi urtean.

Itxaso: «Hau da Gipuzkoak erakarri nahi duen turista  mota. Ingurumena errespetatzen duen bisitaria, kultura estimatu eta balioztatzen duena, eta lurraldeak beti izan dituen kalitate eta jasangarritasun estandarrak mantentzen laguntzen duena.

Denis Itxaso Kultura eta Turismo diputatuak Donejakue Bideko Irungo erromesen aterpetxea bisitatu du. Bisita horretan, Itxasok jakinarazi du azkeneko Diputatuen Kontseiluan Aldundiak erabaki duela 30.000 euroko diru laguntza ematea Irungo Asociación Jacobea de Irun/Bidasoa “JACOBI” elkarteari, Donejakue Bideko Irungo erromesen aterpetxea egokitzeko kostuei aurre egiteko.

2004an, JACOBI elkarteak abian jarri zuen Irungo erromesen aterpetxea, eta lehen urte horretan 501 gau eman ziren bertan; 2017an, aldiz, 7.305 gau eman ziren.  Gaur egun, erromes asko ikusten dira Irunen egunero. Horrek esan nahi du Irungo herriak ospea hartu duela eta, halaber, aterpetxeak onura ekonomikoa ekartzen diola herriari; izan ere, aurreikuspenen arabera, fluxu ekonomikoa 275.000 euro ingurukoa da.

JACOBI elkartearen datuen arabera, 2017. urtean 4.682 kredentzial eman ziren; beraz, aurreko urtean baino % 28,17 gehiago. Jatorri desberdinetako turistek zeharkatzen dute Gipuzkoa, baina herrialde hauek aipatu behar dira bereziki:  Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Frantzia, Holanda, Irlanda, Italia, Polonia, Erresuma Batua, Suitza, Japonia, Estatu Batuak eta Kanada.

Donejakue Bideak gure lurraldean izan duen bilakaera ikusita, Irunek aterpetxe publiko funtzionalagoa eta handiagoa behar zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko Donejakue Bideko Aterpetxeen Dekretuaren zirriborroan jasotzen diren eskaera berrietara egokitu ahal izateko. Horregatik, 2018an, Asociación Jacobea de Irun/Bidasoa JACOBI elkarteak erromesen aterpetxe abian jarri du martxan. 

Irungo Udalaren jabetzako eraikin batean kokatutako aterpetxe horrek Donejakue Bideko aterpetxeen dekretuaren zirriborroan jasotako jarraibideak betetzen ditu, eta espazio hauek ditu behe solairuan: desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako gela bat, bainugela egokitua, komun orokorrak, sukalde egokitua, egongela, barneko patioa, harrera gela, bilera gela, bulegoa eta liburutegia, arropa garbitzeko eta lehortzeko gela, biltegi orokorra eta bizikletak gordetzeko gela. Lehen solairuan 60 plaza daude: 30 ohatze bikoitzak 56,40 m2-ko hiru gelatan, eta bi gela ostatu emaileentzat; komunak eta dutxak. Halaber, berdeguneak eta lorategiak daude, babestutako patio bat kanpoan, eta sarbide-arrapala minusbaliatuentzat.

Hobekuntza horiei esker, arreta hobea eman ahal izango zaie ibiltariei eta lurraldearen irudi hobea eskaini; beraz, kontuan hartuta proiektuak duen interes turistikoa, Aldundiak laguntza ematea erabaki du.

Itxasok adierazi duenez, Donejakue Bidea Gipuzkoako baliabide turistikoetako bat da eta 200.000 erromes baino gehiago erakartzen ditu Euskadira. IBILTUR-en azken txostenaren arabera -beste aldagai batzuen artean, gure lurraldera etortzeko turistek dituzten motibazioak aztertzen ditu- bideek eta ibilbideek % 12ko pisua izatetik % 20 izatera igaro dira ia bi urtean.

«Hori da, hain zuzen, Gipuzkoak behar duen eta erakarri nahi duen turista mota. Ingurumena errespetatzen duen bisitaria, kultura estimatu eta balioztatzen duena, eta lurraldeak beti izan dituen kalitate eta jasangarritasun estandarrak mantentzen laguntzen duena» esan du Itxasok. 

Bi bidek zeharkatzen dute Gipuzkoa: Kostaldeko Bidea edo Iparraldeko Bidea, eta Euskal Herriko Barnealdeko Donejakue Bidea; biak Irunean hasten dira. Kontuan hartuta aterpetxearen kokapen geografikoa eta inguruko garraio azpiegitura garrantzitsuak, tren garraioa nahiz errepide garraioa, eta aireportua gertu dagoela, Irungo aterpetxea atseden toki egokia da erromesentzat, hiri horretatik abiatzen baitira bi bideak.

 

 

 

  

1613