Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aurkeztu da LIFE + IREKIBAI proiektu europarra, Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak hobetuko dituena

Aurkeztu da LIFE + IREKIBAI proiektu europarra, Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak hobetuko dituena

Gipuzkoako Foru Aldundia, Nafarroako Gobernua eta URA, HAZIrekin batera, lanean arituko dira ibai esparru bietan habitat eta espezieen kontserbazioa bermatzeko

2016/01/13
Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpurua, Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroan.

Gaur goizean, Leitzaran eta Bidasoa ibaien arroak eta haien ibai adarrak hobetzen laguntzeko euskal erakundeek eta nafar erakundeek elkarlanean garatutako proiektu berri bat aurkeztu da Andoainen. Aurkezpenean parte hartu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Orekako diputatu Ainhoa Aizpuruk; Nafarroako Gobernuko Landa garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari Isabel Elizaldek,  Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoko Departamentuaren menpeko Obra Hidraulikoko zuzendari Paco Alonsok, URAko zuzendari nagusi Iñigo Ansolak eta HAZIko ordezkari Mikel de Franciscok.

Proiektuaren izena IREKIBAI da, IREKI eta IBAI hitzez baliatuz, gure ibaietako oztopoak eta arazoak deuseztatzea izango baita bere zeregin nagusia.

Proiektuak kideak ditu bai EAEn (Gipuzkoako Foru Aldundia, URA eta HAZI Fundazioa), bai Nafarroan (GANASA, Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa), eta horiek denak euren gaitasunak eta eskumenak batuko dituzte ibai esparru bietan dauden Natura 2000 guneetan Erkidegoaren interesekoak diren habitat eta espezieen kontserbazio egoera bermatzeko.

LIFE + da ingurumenaren alorrerako Europak eskaintzen duen tresna finantzarioa, eta tresna horren bidez proiektuaren %60 finantzatuko da, proiektuak 2020. urtera arte guztira duen aurrekontua 2.999.372 €-koa izanik.

Testuinguru horretatik eta aurretik egindako lanetatik sortu da proiektuaren helburu orokorra: Bidasoa eta Leitzaran ibai arroetan dauden Natura 2000 guneetan Europar Batasunaren Interesekoak diren ibaietako habitat eta espezieen zaintza egoera hobetzea.

Ideia nagusi hori honako helburu espezifikoetan gauzatzen da:

- Oztopoak iragazkor bihurtu, espezie aloktono inbaditzaileen kontrolatu, habitatak lehengoratu eta kalteak zuzentzeko jarduketak egin, eta horien bitartez ibai ibilbide hauek lehengoratzea, kostu/onura erlazioaren ikuspegitik onenak direla jo baitira: Leitzaran ibaia (Oria ibai arroa) eta Bidasoa ibaia.
- Ingurune horiek kudeatu eta lehengoratzeko moduak gehiago ezagutzea.
- Proiektuaren emaitzak zabaltzea, eta jendea oro har sentsibilizatzea gure ibaiek ingurumenaren aldetik ematen dituzten balio eta zerbitzuen gainean.

  

2044