Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Donostiako autobus geltoki berria zabalik

Donostiako autobus geltoki berria zabalik

Donostiako autobus geltokia zabalik dago jadanik. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Eneko Goia alkateak, Markel Olano, Diputatu Nagusiak eta Marisol Garmendia, Mugikortasuneko Diputatuak hartu dute parte.

2016/02/04

Donostiako autobus geltokia zabalik dago jadanik. Inaugurazio ekitaldian, besteak beste, Eneko Goia alkateak, Markel Olano, Diputatu Nagusiak eta Marisol Garmendia, Mugikortasuneko Diputatuak hartu dute parte. Lurraldebusen zerbitzuak honako hauek izango dira: 

Aste egunetan 230 bus izango dira, 180 larunbatetan eta 160 igande eta jai egunetan. Geltoki berriko erabiltzailerik nagusiena izango da Lurraldebus egunean 4.000 pertsonarentzako zerbitzuak betez. Gipuzkoako For Aldundiak 6 milioitako diru ekarpena egin du bus geltoki berria eraiki ahal izateko. Lurraldebusen zerbitzuak urtarrilaren 16an, larunbatez, hasiko dira geltoki berritik funtzionatzen.

Geldoki berritik abiatuko den lehen zerbitzua larunbat goizeko 5etan Bilboko aireportura abiatuko den izango da. Guztira Lurraldebuseko 230 bus dira neguko aste egunetako egunetan zehar geltokia erabiliko dutenak, 180 larunbatetan eta 160 igande eta jai egunetan.

Egunero 4.000 pertsonari zerbitzuak betetzea espero da. Hiru dira geltokia erabiliko duten Lurraldebuseko enpresa operadoreak: TRANSPORTES PESA, EUSKOTRENBIDEAK eta Donostia EKIALDEBUS. 

  

1923